Kruskal-Wallis proba
Estatistikan, Kruskal-Wallis proba da k lagin homogenoak edo populazio berekoak diren erabakitzeko kontraste ez parametrikoa, hau da, aurretik ez du eredu jakinik ezartzen laginen jatorrizko populazioetarako. Adibidez, makina ezberdinen eguneko ekoizpenari buruzko datuak batera azter daitezkeen aztertzeko erabil daiteke. Proba asmatu zuten William Kruskal eta W. Allen Wallis estatistikarien izena darama.
Faktore bakarreko bariantza analisiaren metodo baliokidea da, baina hura ez bezala Kruskal-Wallis probak ez du populazioetarako eredu normala suposatzen. Gainera, batezbestekoak ez (bariantza analisian bezala) baizik medianak berdinak diren erabakitzen duen test bat da. Kruskal-Wallis probak datu sailkapenak erabiltzen ditu bere kalkuluetarako.