Kuestore (Antzinako Erroma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Lehen kuestoreak, hilketa, matxinada edo traizio gailenen kasuetaz arduratzen ziren epaileak ziren. Denboran aurrera, euren ohiko izendapena Decumviri Perduilionis et parricidii izan zen. Kasu bakoitzerako izendatuak ziren, eta ez zen magistratura iraunkor bat.

K. a. III. mendean, decumviri edo kuestoreek, euren funtzio judizialak galdu zituzten, hauek triunviri nocturni direlakoentzat pasa zirelarik.

Kuestore judizial hauekin batera, kuestore administratiboak egon ziren, hauengan, erregeak, funts publikoen administrazioa uzten zuelarik. Errepublikarekin, euren funtzioak kontsulentzat pasa ziren, hauek, bi kuestore zibili eman zizkietelarik (Altxor publikoarentzat) eta beste hainbeste kuestore militarri (Armadaren diru kutxarako). Beranduago, bere izendapena, hauteskunde tribunatuetara pasa zen.

Aipaturiko azken lau kuestore hauek, patrizioak izan ziren, 345 ab urbe condita edo K. a. 408an, plebeioek, lau postu horietatik hiru bete ahal izan zituzten arte.

Itsas Armadako lau kuestore ere egon ziren, lau erromatar itsas baseen administrazioaz arduratzen zirenak.

Azkenik, existitzen ziren kuestoreekin batera, kuestore italikoak ezarri ziren, Erromaren mende zegoen Italia zatiaren erroldak antolatzeaz arduratzen zirenak.