Kulturaz Kooperatiba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kulturaz kooperatiba» orritik birbideratua)
KULTURAZ Azpeitiko Kultur Kooperatiba logoa

Kulturaz Kultur Kooperatiba Azpeitian kokatuta dagoen kultur eragile nagusia da. 2011an sortutako irabazi asmorik gabeko erakunde honek izaera soziala du eta herriko kultur mugimenduan du oinarria. [1]

Kultura bere osotasunean sustatzea da kooperatiba herritar honen helburu nagusia eta proiektu ugari jartzen ditu martxan horretarako. Hain zuzen, ikusgarritasuna, sormena eta transmisioa ardatz izanda, herriko kultur eskaintza kudeatzen du.

Gaur egun Sanagustin kulturgunea, Soreasu Antzokia eta Dinamoa Sormen Gunea kudeatzen ditu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Kulturaz: herri ekimeneko kooperatiba - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-11-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]