Köl-Suu
Itxura
Köl-Suu | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.514 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 11,5 km |
Azalera | 4,5 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 40°38′20″N 76°24′20″E / 40.6389°N 76.4056°E |
Hidrografia | |
Arroaren azalera | 488 km² |
Köl-Suu[1] (kirgizeraz: Көл-Суу, Erdialdeko Asiako aintzira bat da, Kirgizistango hegoldeko Naryn eskualdean kokaturik dagoena.
Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lurrikara handi baten ondorioz sortu zen aintzira[2].
Geografia eta klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tian Shan mendilerroko Kakshaal Too mendietan dago, 3.514 metrotako altueran[3]. 11,5 km-ko luzera du eta 4'5 km2-ko azalera.
Kurumduk ibaiak elikatu eta husten du eta haren urak Toxkan ibaian isurtzen dira, Kirgizistan eta Txina arteko mugan.
Mendi garaietan kokaturik dagoenez eremu hotza da eta uda garaian ere elurra egin dezake[2].
Turismoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken urteetan turismoa bultzatu da aintziraren inguruan. Zaldiz eta oinez ibilbideak egin daitezke, argazkigintza tourrak eta bisita daitezkeen hainbat haitzulo ere badira[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Lake Kel-Suu: An Epic Mountain Lake in Kyrgyzstan.» Kyrgyzstan Tourism (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).
- ↑ (Ingelesez) «Отчет о горном туристском походе третьей категории сложности по Внутреннему Тянь-Шаню / MKK. Библиотека. Тянь-Шань / Mountain.RU» www.mountain.ru (Noiz kontsultatua: 2024-07-06).