Tian Shan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tian Shan
Central Tian Shan mountains.jpg
Datu orokorrak
Mendirik altuenaJengish Chokusu
Garaiera7.439 m
Luzera2.500 km
Zabalera400 km
Geografia
Altai, Tienschan-Orte.png
Koordenatuak42°02′15″N 80°07′31″E / 42.0375°N 80.1253°E / 42.0375; 80.125342°2′15″N 80°7′31″E
Estatu burujabe Kirgizistan
Geologia
GaraiaDevoniar

Tian Shan edo Tian mendiak[1] (txinera sinplifikatuz: 天山; pinyinez: Tiān Shān, "mendi zerutiarrak"; kirgizeraz: Теңир-Тоо / Ала-Тоо, Tengir-Too / Ala-Too; kazakheraz: Тәңіртауы / Алатау, Táńirtaýy / Alataý; turkieraz: Tanrı Dağı; mongolieraz: Тэнгэр уул) Erdialdeko Asiako mendilerro handia da, Kazakhstan, Kirgizistan eta Txina arteko mugan kokaturik dagoena.[2] Jengish Chokusu (7.439 metro) da mendirik garaiena.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tian Shan Taklamakan basamortuaren iparraldean eta mendebaldean dago, eta Tarim arroaren iparraldean, Kazakhstan, Kirgizistan, Uzbekistan eta Txinako Xinjiang lurralde autonomoaren arteko mugan. Hego-mendebaldean Pamir dauka, eta iparraldean eta ekialdean Mongoliako Altai mendiak.

Mendirik garaiena Jengish Chokusu mendia da (7.439 metro), Kirgizistango gailurra, Txinako mugatik gertu dagoena. Bigarren mendirik garaiena Khan Tengri da (tatareraz eta mongolieraz "Izpirituen jauna" erran nahi duena), 7.010 metroko garaierarekin; Kazakhstanen eta Kirgizistanen arteko mugan dago. Torugart pasabidea (3.752 metro), Kirgizistanen eta Txinako Xinjiang eskualde autonomoaren arteko mugan dago.

Mendilerroan jaiotzen diren ibai nagusiak Sir Daria eta Tarim dira.

Geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendi hauek Zenozoiko aroan India eta Eurasiako plaken artean gertatu zen talkaren ondorioz sortu zen Himalaia mendikatearen gerrikoaren zati dira.

Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tian Shan mendilerroan, besteak beste, kirgiz eta uigur etnietako turkiar herriak bizi dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. Torner Zabala, Jon. Tian Shan mendilerroa, sagarrondoaren "sorleku". Argia, 2021eko abenduak 26, CC BY-SA 4.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-1-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]