LIBRIS

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Katalogoaren gestioa Suediako Liburutegi Nazionalaren esku dago.

LIBRIS edo Library Information System Suediako katalogo bibliografiko bateratua eta nazionala da. Sistemaren gestioa Suediako Liburutegi Nazionalaren esku dago eta bulego nagusia Estokolmon dago. Datu basean zehar 6,5 milioi liburu, aldizkari, artikulu, mapa, kartel, partitura, baliabide elektroniko e.a. aurki daitezke.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

LIBRISen sorkuntza 1960ko hamarkadan egin zen. Liburutegien gestioa zailtasun handiak eragiten zituen Bigarren Mundu Gerra ondoren baina 1965 arte ez zen planteatu liburutegien erabilpenean konputagailuak erabiltzearen aukera. Urte horretan gobernuko batzorde berezi batek gaiari buruzko txostena prestatu zuen [1] Aurrekontuen Legeak urte berean liburutegien batzorde ikertzailea ezarri zuen. [2] Aurreko proposamena, Biblioteksadministrativt Information System (BAIS), 1970eko maiatzean ezagutu zen eta urte bereko uztailaren lehenengoan batzorde tekniko batek Library Information System izena adierazteko LIBRIS akronimoa erabili zuen. LIBRIS-meddelanden (ISSN: 0348-1891) boletina, aldiz, 1972tik plazaratzen da eta 1997tik online kontsultatu daiteke.[3]

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erregistro bibliografiko honek ez ditu liburuen oinarrizko datuak eskaintzen. LIBRISek ere autoritate kontrola eskaintzen du. Pertsona bakoitzarentzat erregistro bakarra dago non izena, jaiotze data eta lanbidea azaltzen den.

Kodea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Suediako katalogo nazional bateratuarentzako kodea SE-LIBR da, normalizatuta: selibr.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Databehandling i forskningsbibliotek (1965)
  2. Forskningsbiblioteksrådet, FBR
  3. LIBRIS-meddelanden ISSN 0348-1891

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]