La Canadencaren greba

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

La Canadencaren greba (katalanez: Vaga de La Canadenca; gaztelaniaz: Huelga de la Canadiense) Barcelona Traction, Light and Power Company enpresako[1] Riegos y fuerzas del Ebro faktorian 1919ko otsailaren 5ean hasi zen greba orokor bat izan zen. Enpresari Kanadiarra izena ematen zitzaion, bere akzionista nagusia Canadian Bank of Commerce of Toronto zelako. Greba otsailaren 5ean hasi zen, baina 44 egunez luzatu zen, greba orokor bilakatuz. Bartzelona osoa eta Kataluniako industriaren %70 gelditzea lortu zuen[2].

Kataluniako eta Espainiako langile mugimenduaren gertakaririk arrakastatsuenen artean dago[3], eta CNT sindikatuaren garaipena izan zen. Greba amaituta soldatak hobetzea lortu zen, kaleratutako langileak berriro kontratatzea eta greban atxilotutako milaka langileren askatasuna. Baina gertakaririk garrantzitsuena zortzi orduko lanaldia erregulatzen zuen dekretua ezartzea izan zen. Askotan esan da Espainia izan zela munduan lehen herrialdea langileen eskubide hau legez onartzen zuena[4][5], baina ez da horrela.

Grebaren nondik norakoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greba hau CNTaren goren unean eman zen, katalunian bakarrik 500.000 kide zituen, sindikatu garrantzitsuena bihurtuz. Greba beraz, Kataluniako Konfederazio Erregionalak Santseko Kongresuan erabaki zuten sindikatuen berrantolaketaren fruitua izan zen.

Grebaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greba 8 langile kaleraturi soidaritatea adierazteko hasi zen. Langile tenporalak finkoak bihurtzean, soldata jeitsi zitzaien. Langile hauetako batzuk CNT sindikatuaren parte ziren eta sindikatuari laguntza eskatu zioten gatazka mediatzeko, langileen kaleratzea eragin zuena. Handik hiru egunetara, fakturazio saileko langileak greban jarri ziren beraien lankideak berriz onartu arte. Zuzendaritzak poliziari dei egin zion, langile gehiago grebara batzea eraginez.

Otsailaren 17an greba ofizialki deklaratzen da ehungintza sektorean.

Grebaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Martxoaren 13an, Jose Morete Presidentziako Idazkariordea Bartzelonara iritsi zen, Carlos Montañes Gobernatzaile izendatzen dute eta Gerardo Doval polizia buruzagia izendatzen dute. Aldi berean gobernua kezkatuta zegoen hainbat arrazoiengatikː greba zonalde zenetista gehiagotara zabaltzea (Valemtzia, Zaragoza edota Andaluzia) eta UGTren solidarizatzeko mehatxua. Hurrengo egunean, Lawton eta Montañesek bilera bat izaten dute, non bigarrenak lehena grabalariekin negoziatzeko konbentzitzen duen. Bilera hauetan, grebaren amaiera, preso sozialentzako askatasuna, grebalariak berriz onartzea, 8 orduko lanaldiak, soldata proporzionalak eta greba denboraldiaren erdia ordaintzea negoziatu ziren. Hori onartzeko, mitin bat egin zen Las Arenaseko zezen-plazan, 20.000 langile inguru joan zirena. Hau igaro ondoren, greba amaitzea onartu zen.

Grebaren balorazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greba honek Espainiako langile-mugimenduaren garaipen handienetako bat suposatu zuen. Sindikatuek zeuzkaten helburu guztiak lortu zituzten, 8 orduko lan-egunak barne. Hala nola, langile diziplina ona izan zen eta grebak iraun zuen egunetan gatazka biolento erlatiboki gutxi eman ziren (bonba bat eta 4 erailketa), langileek pazifismoa mantendu zuten.

Grebaren ondoren[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Greba amaitu ondoren, langile eta CNTarentzat garaipen gisa, oraindik 5 langile geratzen ziren preso, ondorioz, militante anarkistek beraien askapena aldarrikatzen zuten, beste greba bat hasiz martxoaren 23an. Hurrengo egunean, armadak Bartzelona okupatu zuen eta herritarrak erregistratzeari ekin zion, CNTko langileen dokumentuak apurtuz. Martxoaren 31n Ihesaren-legea aplikatzen da lehen aldiz, Miguel Burgosen, CNTko idazkari baten heriotza eragiten duena.

Martxoko azken astean, Espainiako Erakunde Patronal sortzen da. Honen lehen akordioak (langile bat berriz onartzeko CNTko karneta entregatu eta soldata bat berriro negoziatu behar zuela zion) langileak haserretu zituen, grebarekin jarraituz. Hala ere, grebako komiteak lanera itzultzea negoazatu zuen. Greba apirilaren 12an amaitu zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Katalanez)Vilanova, Llorenç Sànchez i (2001) Les Centrals hidroelèctriques de l'Ebre: Flix, Mequinensa, Riba-Roja Marcombo ISBN 8426712983 . Noiz kontsultatua: 2018-02-05.
  2. (Gaztelaniaz)Balcells, Albert (1974) Cataluña contemporánea Siglo XXI de España Editores ISBN 9788432301605 . Noiz kontsultatua: 2018-02-05.
  3. (Katalanez) vaga de La Canadenca | enciclopèdia.cat . Noiz kontsultatua: 2018-02-05.
  4. (Katalanez)Franconetti, María Marín; Aparicio, Mireia Valverde; Ponti, Josep María Orduña (2001) Introducció a la gestió de recursos humans Editorial UOC, S.L. ISBN 9788484292401 . Noiz kontsultatua: 2018-02-05.
  5. BALCELLS, Alberto (1968) EL SINDICALISMO EN BARCELONA Nova Terra . Noiz kontsultatua: 2018-02-05.