La dama duende

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
La dama duende
Jatorria
Egilea Pedro Calderón de la Barca
Sorrera-urtea 1629
Argitaratze-data 1636
Jatorrizko izenburua La dama duende
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Hizkuntza gaztelania
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Madril
1924an Moskun aurkeztu zen lanaren bertsiorako Ignati Nivinskik prestatu zuen figurina.

La dama duende (euskaraz Dama mamua) Pedro Calderón de la Barca idazle espainiarraren antzezlan ezaguna da. 1629aren inguruan idatzia, 1636an argitaratu zen, Primera parte de comedias de don Pedro Calderón de la Barca liburuan.​

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La dama duende kapa eta ezpata komediaren azpigeneroan kokatu behar da. [1]"Amorante ikustezina"ren eredua jarraitzen du. Trama hori Kupido eta Psike mitoan ditu bere sustraiak baina lan honetan rolak aldatuak izan ziren: gizona da ikusten ez den emakume batez maitemintzen dena. Gaia lan desberdinetan agertua izan zen aurretik, esaterako, Masuccio eta Bandello italiarren eleberrietan; handik Espainiako Urrezko Mendeak jaso zuen. Calderonek Espainian eredu batzuk ere izan zituen: Lope de Vegaren La viuda valenciana komedia eta, batez ere, Gonzalo de Céspedes y Menesesen El soldado Píndaro liburuaren barruan agertzen den eleberri laburra (1926).

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Doña Angela
  • Don Manuel
  • Don Juan, Angelaren anaia
  • Don Luis, Angelaren anaia
  • Cosme, barregarria
  • Isabel, neskamea eta Angelaren konplizea
  • Doña Beatriz, Angelaren lehengusina eta Juanen emaztea

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Angelak, alargun gazte batek, Manuel konkistatu nahi du, maiteminduta baitago. Horretarako bere bi anaia jeloskorren zaintza saihestu beharko du zeren eta ia entzerratuta bizi baita. Helburu horrekin amarru bat prestatuko du, Manuelekin komunikatzeko. Manuel Angelaren etxean dago baina emakumea han bizi dela jakin gabe, eta bien gelen artean arasa bat dago eta haren bitartez komunikatuko da emakumeak gizonarekin.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.    .
  2.    .