La estanquera de Vallecas
La estanquera de Vallecas | |
---|---|
Filma | |
Jatorrizko izena | La estanquera de Vallecas |
Urtea | 1987 |
Herrialdea | Espainia |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Narratibaren kokalekua | Espainia |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Eloy de la Iglesia |
Antzezlea(k) | |
José Luis Gómez Maribel Verdú | |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Patxi Andion |
Kanpo loturak | |
Zinema webguneak
|
La estanquera de Vallecas (euskaraz Vallescaseko tabako-saltzailea) 1987ko Eloy de la Iglesia euskal herritar zinema zuzendariaren komedia dramatikoa da. José Luis Alonso de Santos antzerkigilearen izen berdineko antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Emma Penella, José Luis Gómez, José Luis Manzano, Maribel Verdú, Antonio Gamero, Antonio Iranzo eta Juana Ginzo aktoreek antzeztu zuten.
Filma honetako soinu bandako Vallekas (1987) abesti nagusia Patxo Andion euskaldun kantautoreak konposatu eta abestu zuen
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Leandro (José Luis Gómez), langabezian dagoen igeltseroa, eta Tocho (José Luis Manzano), haren laguna den mutil gaztea, Madril hiriko Vallecas auzoko estanko batean lapurreta egiteko asmoz sartuko dira, baina estankoko Justa (Emma Penella) dendariaren ezusteko jarrerak euren asmoz zapuztuko du. Estankoaren kanpoaldean auzotarrek lapurrei oihu eta mehatxatu egingo diete, hortaz bi lapur kaskarrei dendako atea ixitea beste erremediorik ez zaie geldituko. Auzotarrek polizia ohartarazi eta haiek iristean kanpoaldeko plaza hustu eta gekari berrien zain kanpoaldean kokatuko dira. Estankoaren barnean, bi lapur lagun eta urduriak euren bi "bahituak" diren Justa dendaria eta Angeles (Maribel Verdú) ilobarekin liskarra izango dute, baina egoera baretzen doan heinean lauen arteko ezusteko adiskidetasuna sortuko da...
Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Emma Penella,- "Doña Justa" (1930-2007).
- José Luis Gómez,- "Leandro" (1940).
- José Luis Manzano,- "Tocho" (1962-1992).
- Maribel Verdú,- "Ángeles" (1970).
- Fernando Guillén,- "Maldonado" (1932-2013).
- Jesús Puente,- "Komisarioa" (1930-2000).