Edukira joan

La maldición de Malinche

Wikipedia, Entziklopedia askea
La maldición de Malinche
Jatorria
Egilea(k)Gabino Palomares (en) Itzuli
Argitaratze-data1978
MugimenduaNueva cancióna
Ezaugarriak
Hizkuntzagaztelania

La maldición de Malinche Nueva Canción mugimenduko lanik esanguratsuenetako bat da[1]. Gabino Palomares kantautore mexikarrak konposatu zuen, 1975ean, eta izen bereko albumean grabatu zuten lehen aldiz; 1978an egin zuen Discos Pueblo diskoetxe mexikarrak. Album honetan, gainera, Gabino Palomaresen abesti esanguratsuenetako batzuk daude, besteak beste: A la patria eta La letanía de los poderosos.

La maldición de Malinche, Latinoamerikako herri indigenen esplotazioa salatzen du. Baina, batez ere, indigenek beren herrialdeetan pairatzen duten arrazakeria eta gizalegea jartzen ditu agerian. Ameriketako malintxismoari kritika zorrotza egiten dio, hau da, kultura nazionalaren bizkar Europako edo Latinezko kulturak hobesteari. Hala ere, Malintzin (Malintxe) herriaren historiaren interpretazio ahistoriko batean oinarritzen da; Malintxe aztekek azpiratutako herri batekoa zen, eta Hernan Cortesi bere itzultzaile zerbitzuekin lagundu zion, nahuatl eta maia hitz egiten baitzuen, espainieraz gain.

Jan Fairley musikologoaren hitzetan, "Malincheren madarikazioa" da "Latinoamerikako abestirik garrantzitsuenetako bat". Amparo Ochoak, Los Folkloristas taldeak eta Los Zúcarak jo dute, besteak beste. Hainbat hizkuntzatara ere itzuli dute.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Brill, Mark. (2011). Music of Latin America and the Caribbean. Prentice Hall ISBN 978-0-13-183944-1. PMC 653122923. (Noiz kontsultatua: 2024-07-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]