Laburpen exekutibo

Wikipedia, Entziklopedia askea

Laburpen exekutiboa (edo kudeaketaren laburpena) merkataritza-helburuekin egindako dokumentu baten dokumentu labur bat edo atal bat da. Gainera, negozio-planaren oinarrizko ataletako bat da,baina aparteko dokumentu gisa balio du. Horrez gain, Txosten edo proposamen zabalagoak laburbiltzeko balio du. Lotutako txosten-multzoetarako ere balio du eta negozio-proiektua bizpahiru orrialdeko luzapenean eskaintzen du, horrela irakurleak bertan dagoen edukia ahalik eta azkarren irakurtzeko, dokumentu guztia irakurri gabe. Oro har, dokumentu nagusian edo nagusietan lantzen den arazoaren edo proposamenaren azalpen labur bat, aurrekarien informazioa, azterketa labur bat eta ondorio nagusiak jasotzen ditu. Helburua da administratzaileek erabakiak har ditzaten laguntzea, eta negozio-plan baten zatirik garrantzitsuena dela deskribatzea. Kasu guztietan, arreta berezia jarri behar da aurkezpenean eta hizkuntza eta idazkera aukeratzerakoan.

Laburpen exekutibo eta laburpen arrunt baten artean hainbat ezberdintasun daude, baina garrantzitsuena laburpenak ikuspegi orokor bat edo orientazio bat erakusten duela da eta laburpen exekutiboak berriz, dokumentu osoaren bertsio kondentsatu bat erakusten du. Laburpenak ikerketa akademikoan asko erabiltzen dira, eta laburpen exekutiboaren kontzeptua ez da ohikoa. "Laburpen bat adierazpen laburtu bat da, dokumentu nagusia irakurri ala ez erabaki nahi duten aldeek irakurritakoa"; aldiz, "Laburpen exekutibo bat, laburpen bat ez bezala, miniaturazko dokumentu bat da, dokumenturik luzeenaren ordez irakur daitekeena".

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburpen exekutiboa ez da abiarazte-fasean bakarrik erabiltzen, bere ibilbide osoan erabilgarria da, bazkide potentzialen aurrean aurkezteko edota enpresako ekitaldietan parte hartzeko.

Horrez gain, lortutako helburuaren arabera, bere idazkera egokitu behar zaio eta lehentasunez informazio bat edo beste eman behar zaio. Beraz, komenigarria da bertsio desberdinak prest edukitzea emango zaion erabilera egokiena aztertzeko.

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburpen exekutibo baten egiturari buruzko akordio orokor bat dago. Liburuek eta prestakuntza-ikastaroek antzeko puntuak azpimarratzen dituzte. Laburpen exekutibo batek honako puntu hauek izan beharko ditu:

  • Txosten nagusiaren luzeraren % 5etik % 10era bitartekoa izango da, gutxi gorabehera
  • Xede-publikoarentzat egokia den hizkuntza batean idatzita egongo da
  • Paragrafoek laburrak izan behar dute
  • Laburpen batekin hasi beharra dago
  • Txosten nagusiaren orden berdina jarraitu behar du
  • Txosten nagusian dagoen materiala bakarrik sartu behar da
  • Gomendioak egin behar dira
  • Justifikazioak eman behar dira
  • Konklusio bat izan behar du
  • Txosten nagusitik bereizita irakur daitezke
  • Batzuetan dokumentu bat baino gehiago laburbiltzen dira

Garrantzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laburpen exekutiboak garrantzitsuak dira komunikazio-tresna gisa, bai mundu akademikoan, bai enpresa-munduan. Adibidez, A&M Texasko Unibertsitateko Nekazaritza Ekonomiako Departamentuko kideek adierazi dutenez, "Laburpen exekutibo bat hasierako interakzio bat da txostenaren egileen eta hartzaileen artean: erabakiak hartzeko arduradunak, bezero potentzialak eta/edo lankideen artean. Enpresa-lider batek txosten jakin bat irakurtzen jarraitzeko erabakia, askotan, laburpen exekutiboak ematen duen inpresioaren araberakoa izaten da ".

Horrez gain, laburpen exekutibo batek negozioaren, kokapenaren eta enpresa motaren oinarrizko datuak, eskaini beharreko produktuaren edo zerbitzuaren deskribapena izan behar ditu. Gainera, zure produktuak edo zerbitzuak bereizten dituzten ezaugarriak modu labur batean azaldu behar dituzu. Era berean, behar finantziarioak eta espero den errentagarritasuna argitu beharko dira.

Kritikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esan izan da, sarritan konplexua den gai bat erraz ulertzen denez, laburpen exekutibo batek, politikak formulatzeaz arduratzen direnak eta beste pertsona batzuek gai garrantzitsu batzuez ez antzematea eragin ditzake. Melbourneko Unibertsitateko Amanda Sinclair irakasleak adierazi duenez, prozesu hau aktiboa eta ez-pasiboa izan ohi da. Globalizazioa ardatz duen ikerketa batean, politikak formulatzeaz arduratzen direnek "mota guztietako desberdintasunak despolitizatu eta unibertsalizatzeari" aurre egin behar dietela egiaztatu zuen. Dioenez, "Ikerketa guztiak sarrera aurredefinitu eta generikoen barruan kokatu ziren, kasu komertzialen puntuen barruan". Bazkideen txostenak berdinak izan behar zirela suposatzen zen. Ikerketaren estandarizazioa laburpen exekutiboak moduko tresnen bidez gertatu zen eta bere ustetan, exekutiboek laburpenak bakarrik irakurtzen dituzte eta ez txosten nagusi osoa.

Era berean, Colin Leysek The Socialist Register-en idatzi zuenaren arabera, laburpen exekutiboak argudio inozoak aurkezteko erabiltzen direla uste du: "Oso kontrako iruzkin gutxi daude 1980tik hona gobernu-politikako dokumentuen kalitatean gertatu den gainbehera nabarmenari buruz; izan ere, horien argudiatze-maila eta frogen erabilera aurkezpenaren kalitatearekin oso lotuta dago (txosten korporatiboen antzera, laburpen exekutiboekin).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]