Lactifluus brunneoviolascens
Lactifluus brunneoviolascens | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Lactifluus |
Espeziea | Lactifluus brunneoviolascens Verbeken, 2012 |
Lactifluus brunneoviolascens Russulaceae familiako onddo espezie bat da.
Sinonimoa: Lactarius brunneoviolascens.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: 4 eta 7 cm bitarteko diametrokoa, iletsu samarra ertzerantz, igurtziarekin arre kolorea hartzen du.
Orriak: krema kolorekoa tindu arrosarekin.
Hanka: 5 cm inguruko garaierakoa eta cm 1 inguruko lodierakoa, zuria
Haragia: Zuria, latexa, aireak ukitzean minutu gutxiren barruan more-arrexka kolorekoa bihurtzen da. Lactarius volemus-aren antzeko usaina du. Fe erreaktiboarekin berde kolorea hartzen du.[1]
Etimologia: Lactarius terminoa "lac" "lactis", esnetik dator, esneari dagokio. Latexa jariatzen dutelako ebakitzean edo haustean.
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ez da jangarria
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udazkenean eta urtaro lehorretan. Hostozabal zuhaitzen azpian, leku beroetan. Oso urria.
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Florida, Frantzia, Espainia, Italia.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 96 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Lactifluus brunneoviolascens: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.