Russulaceae

Wikipedia, Entziklopedia askea
Russulaceae
Russula emetica.jpg
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaRussulales
Familia Russulaceae
[[|]]

Russulaceae familia Russulales ordenako onddo familia bat da. Talde honetako espezieek hanka harikorrak eta klarionaren antzekoak dauzkate, modu berezian hausten direnak.

Generoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia honetan bi genero nagusi daude:

  • Russula generoak 160 espezie inguru barne hartzen ditu, horietako asko bereizteko zailak. Hainbat perretxiko jangarri daude talde honetan; estimatuenak gibelurdina (Russula virescens) eta urritxa (Russula cyanoxantha) dira.
  • Lactarius generoko perretxikoek esne antzeko substantzia bat jariatzen dute txapeletik. Esnegorria (Lactarius deliciosus) talde honetakoa da.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Russulaceae Aldatu lotura Wikidatan
Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.