Laguntza:Posta-zerrenda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Wikieu-L posta-zerrenda euskarazko Wikipediako lankideen arteko komunikaziorako zerrenda da, eta Wikipedia osoko zerrenden sistemaren parte da.

Harpidetzeko, hemendik egiten ahal duzu: http://lists.wikimedia.org/mailman/listinfo/wikieu-l

Harpidetza baieztatu ondoren, mezuak jasotzen hasiko zara, eta bidali ere ahal izango dituzu, wikieu-L@lists.wikimedia.org helbidera idatziz.

RSS jarioen bidez ere jarrai daiteke zerrendaren jarduna. Zenbait aukera hemen: http://dir.gmane.org/gmane.science.linguistics.wikipedia.basque

Harpidetza eteteko, edo zure konfigurazioa aldatzeko (e-posta helbidea berritu, adibidez) orri honetan (behekaldean) ageri den formulariotik egin dezakezu.

Parte-hartzaileentzat gomendioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez da beharrezkoa Wikipedian izena emanda egotea edo editore aktiboa izatea zerrendan parte-hartzeko.

Harpidetza baieztatu ondoren, zerrendakideek eskertuko dizute zure aurkezpen mezu bat bidaltzen baduzu.

Artxiboa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zerrendaren artxiboa gordea dago (bilaketak egiteko aukerarekin), 2007-11-28tik aurrera, hemen: http://news.gmane.org/gmane.science.linguistics.wikipedia.basque