RSS

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
RSS ikur estandarra

RSS XMLren familiako fitxategi formatu bat da, sarritan eguneratzen diren albisteen webgune eta blogentzako bereziki prestatua dagoena. Honi esker informazioa elkarbanatu eta beste webgune batzuetan erabiltzea posible da. Honi sindikazioa deritzo.

Akronimoak hurrengo esanahiak izan ditzake:

  • Rich Site Summary (RSS 0.91)
  • RDF Site Summary (RSS 0.9 eta 1.0)
  • Really Simple Syndication (RSS 2.0)

RSS jarioak irakurri eta aurkezten dituzten programak jario-irakurleak dira.

Sindikazio formatu honen erabilpen nagusia blogetan ematen da. Jario-irakurleei esker (RSS jarioak irakurtzeko programa edo guneak) nahi bezain besteko blogen eduki laburtua eskuratu daiteke sistema eragilearen mahaigainean, posta elektronikoko aplikazioetan edo jario-irakurle bezala funtzionatzen duten aplikazioetan. Ez da beharrezkoa web nabigatzailea ireki eta webgune guztiak banaka bisitatzea.

Baina garrantzitsuena informazioaren tratamendu honek sortu duen balio-kate berria da. Bloglines, Alesti, Netvibes, Google Reader, My Yahoo, Newsgator, Bitty Browser, Feedster, Plazoo, Feedness, Retronimo, YourFeeds, Amazon, AllConsuming, NewsIsFree, sindic8, Blogdigger eta beste ugari dira informazioaren erabilpen eta banaketarako metodo berriak aztertzen ari diren enpresak.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
RSS