Laguntza eztabaida:Irudiak nola igo

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Laguntza eskasa[aldatu iturburu kodea]

Artikulu honek ez du irudiak nola igo azaltzen. Bakarrik ematen du lotura bat igotzeko, eta gero han dauden alorrak, ba hor konpon beti itzazu ahal bezala.

Jatorrizko iturrian zer jarri behar da, URL bat, azalpen testual bat, iturria nik ateratakoa bada zer?

Egileak alorrean egilea neu banaiz zer jarri behar dut, nire wikipedista izena? nola?

Baimena zer jarri behar da? lizentzia mota? nola, laburtuta, cc-by-sa adibidez ala izen osoa? ala zer?

Lizentzia desplegable bat dago, baina ez zait aukerarik agertzen desplegablean.

-Luistxo (eztabaida) 11:35, 1 otsaila 2018 (UTC)

Fair use-ari buruz galdera batzuk ditut. Edozein fitxategiren erabilpena baimenduta dago fair use-pean? Badakit moderazioz eta ilustratzeko bakarrik erabili behar direla copyriht-a duten irudiak, ez litzaidake burutik pasatuko beharreskoa ez denean copyriht-a bortzatzea. Galdera, gehienbat ondorengoa irakurri dudalako da:

It is believed that the use of scaled-down, low-resolution images of movie posters

  • to illustrate the movie in question or to provide critical analysis of the poster content or artwork
  • on the English-language Wikipedia, hosted on servers in the United States by the non-profit Wikimedia Foundation,

Euskarazko wikipedian ezin dugu horrelako fitxategirik erabili kartzelan sartu gabe? Edo, zerbitzaria Floridan dagoenez, bai? —Barrie(postontzia) 15:40, 29 Iraila 2006 (UTC)

Nik idatzi nuen Fair use (arrazoizko erabilera) arauari buruzko artikulua duela gutxi. Erabili dezakegu guk ere, noski, beti ere zerbitzaria Estatu Batuetan dagoelako. Izan ere, sortu nuen {{Txantiloi:Copyrightdun logoa}} txantiloia, horrelako logoetan jartzeko. Hasi nintzen Irudientzako hainbat lizentzia txantiloi sortzen ere, ez daukatenei jartzeko, eta gainontzekoak ezabatzeko, eta noski hemendik aurrera erabiltzeko. Fair use erabiltzen dute adibidez ingelesezko eta katalanezko Wikipedietan. Honi buruz hitz egin dut gaztelaniazko Wikipediako jendearekin, eta beraiek bozketa baten erabaki zuten ezezkoa, irudi horiek askeak ez direlako. Nik, dena dela, erabili egingo nituzke, logoak eta horrelakoak oso ondo etortzen direlako askotan, arrazoi horrekin: ilustratzeko. –TXiKi (zure erantzuna hemen utzi) 08:33, 1 Urria 2006 (UTC)