Edukira joan

Laila bint Lukaiz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Laila bint Lukaiz
Bizitza
Heriotza483
Familia
Ezkontidea(k)Al-Buraq Bin Rouhan
Jarduerak
Jarduerakpoeta eta idazlea

Laila bint Lukaiz edo Laila bint Lukaiz ibn Murra Inb Assad (en árabe: لَيْلَى بنت لُكَيْز‎ ), al-Affifa ‘Laila zintzoa’ ezizenez ezagutua (heriotza 483. urtea), poeta arabiarra izan zen.[1][2][3]

Rabi’a ibn Nizar klanaren buruzagiaren, Lukeyz, alaba gazteena zen. Islamaren aureko arabiar kristaua zen.[3]

Oso ezaguna zen bere edertasun eta talentuagatik eta ezkontzeko eskaera garrantzitsu asko izan zituen.[3]

Yemengo printze batekin ezkontzeko hitzemanda zegoen, nahiz eta bere lehengusu Barraq ibn Rawhan-ekin maiteminduta zegoen.[1] Yemenen ezkontzera bidean zihoala, pertsa sasanida garrantzitsu batek bahitu zuen berarekin ezkontzera ukatu zelako. Bere lehengusu al-Burraq joan zen bera askatzera. Poema bat idatzi zuen ‘al-Burraq-ek ikusiko balu’ (árabe: ليت للبراق عيناً) kexatzeko eta berari laguntza ematera joan zitezen senideak eta nola erreskatatu zuten goratzeko.[1][4]

Arriskuan dagoen anderea salbatzen duen zaldunaren gaia asmatu zuen egilea da.[5]

Era berean oso ezaguna da Tahridh edo mendekua gaia duen poemak egiteagatik.[4]

Bere poema ezagunena, ‘al-Burraq-ek ikusiko balu’ (árabe: ليت للبراق عيناً) Mohamed El Qasabgi-k musikatu zuen XX. mendean eta Asmahan abeslariak ezagun egin zuen.[6]

Moris Farhi (ed.) (1999): Classical Poems by Arab Women translated Abdullah al-Udhari, Saqi Books, 1999. ISBN 086356-096-2.

Abdul Hadi Sadoun (2021): Compañeras de Enheduana. Poetas clásicas árabes. Málaga: Poetícas Cedro, 57-59. The Poetry of Arab Women: A Contemporary Anthology. Interlink Books. 2001. ISBN 9781566563741. Classical Poems by Arab Women. Saqi Books. 1999. ISBN 9780863560477. Esat Ayyıldız, “Leyla Bint Lukeyz (el-‘Afîfe): Beşinci Yüzyılda Kadın Bir Şair ve Epik Anlatısı”, Uluslararası Sosyal Bilimlerde Kadın Çalışmaları Sempozyumu Bildiri Kitabı, ed. Ömer Subaşı vd. (Erzurum: Atatürk Üniversitesi Yayınları, 2022), 477-485.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Classical Poems by Arab Women: A Bilingual Anthology, ed. and trans. by Abdullah al-Udhari (London: Saqi Books, 1999), pp. 26-27.
  2. Heath, Jennifer (2003). Scimitar the Veil. Hidden Spring. ISBN 9781587680212.
  3. a b c Esat Ayyıldız, “Leyla Bint Lukeyz (el-‘Afîfe): Beşinci Yüzyılda Kadın Bir Şair ve Epik Anlatısı”, Uluslararası Sosyal Bilimlerde Kadın Çalışmaları Sempozyumu Bildiri Kitabı, ed. Ömer Subaşı vd. (Erzurum: Atatürk Üniversitesi Yayınları, 2022), 477-485.
  4. a b Abdul Hadi Sadoun (2021): Compañeras de Enheduana. Poetas clásicas árabes. Málaga: Poetícas Cedro, 57
  5. Kennedy, Hugh, ed. (2013). Warfare and Poetry in the Middle East. London: I.B. Tauris. pp. 215-240. ISBN 9781780763620.
  6. Kamil, Mahmud (1971). Muhammad al-Qasabgi: Hayatuh wa-A'maluh. Cairo. 52–53.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]