Lalibelako Gurutzea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lalibelako Gurutzea
Jatorria
Ezaugarriak
Estatu burujabe Etiopia
Etiopiako eskualdeaAmhara eskualdea
Etiopiako zonaSemien Wollo Zone
WoredaLasta
Giza kokalekuLalibela
Gurutzea prozesioetan ateratzen da.

Lalibelako Gurutzea (edo Afro Ayigeba) prozesioetan ateratzeko gurutze handia da. Etiopiako erlikia garrantzitsuenetariko bat da. Lan handiz egina ornatuta, bere egoitza Biet Medhani Alem eliza da, arkaitzetan egindako eraikina, Lalibelako multzoaren parte. Lalibela Gizateriaren Ondarea izendatuta dago 1978tik.[1] Objektua XII. mendekoa omen da.

Orokorrean ere, forma hori bera duten gurutzeei Lalibelekakoak esaten zaie.

Ohiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apaizak gurutzea erabili ahal du fededunak igurzteko, bedeinkatzeko edo sendatzeko helburuarekin. Gurutzearen estiloa ohikoa zen bere garaian, eta estilo horretakoek, askotan, "Lalibelako gurutzeak" izena besterik ez dute hartzen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurutzea XII. mendekoa dela uste da. 60 zm. luze da, 7 kg inguru pisatzen du. Urrezko metalezko pieza batekin edo urre eta brontzezko konbinazio batekin egina dago. Erdian dagoen gurutzeak beheko beso luzanga eta beso zabalduak ditu, azken hauek zerrenda apaindu batez inguratuta. Etiopiako prozesio-gurutze askotan bezala, "Adanen besoak" deiturikoek, modu sinbolikoaz Adanen besoak irudikatzen dituen motiboak, gurutzearen behealdeari eusten diote.[2] Prozesio-gurutzeen kasuan, kolore distiratsuko oihal-zatiez estaltzen dira jaialdietan.

Lapurketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurutzea lapurtua izan zen 1997ko martxoan. Ondoren, Belgikan agertu zen 1999an. Adis Abebako trafikatzaile batek 25.000 dolarren truke saldu zion bildumagile belgikar bati. Bildumagileari dirua itzuli eta lege-ekintzarik ez egitea erabaki ondoren, gurutzea Etiopiara itzuli zen 2001ean.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. https://whc.unesco.org/es/list/18
  2. W. Korabiewicz. 1973 "The Ethiopian Cross" Holy Trinity Cathedral: Addis Ababa, Ethiopia
  3. van Beurden, Jos (2001). «A holy cross and the necessity for international conventions»

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]