Lamiaena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Arrigorriagako Lamiaena Emakumeen Etxea

Lamiaena Arrigorriagako eta Nerbioi-Ibaizabal mankomunitateko lehen Emakumeen Etxea da. Udalerriko kultur etxe zaharrean kokatuta dago, Teodosia Ortega parkean. Eraikin berria 2022ko urriaren 1ean inaguratu zen herritarrentzat.

Izena aukeratzeko, prozesu partehartzailera jo zuten. Eragileek hiru izen proposatu zituzten: Amarauna, Sorgin gorrien ganbara eta Lamiaena, eta azken hau izan zen bozkatuena.

Lamiaena arratsaldero egoten da zabalik, astelehenetik ostiralera, eta hilean larunbat goiz batean. Eraikinak, ludoteka bat izateaz gain, erabilera anitzeko hainbat gela ditu, non Etxeko dinamizatzaileak diseinatutako programaren jarduerak (tailerrak, proiekzioak, hitzaldiak...) egiten diren.