Edukira joan

Lanbideen eta Memoriaren museo-etxea

Koordenatuak: 42°35′28″N 1°21′54″W / 42.59108654°N 1.36491787°W / 42.59108654; -1.36491787
Wikipedia, Entziklopedia askea
Lanbideen eta Memoriaren museo-etxea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaOibar
Koordenatuak42°35′28″N 1°21′54″W / 42.59108654°N 1.36491787°W / 42.59108654; -1.36491787
Map

Lanbideen eta Memoriaren museo-etxea Zangozerriko Oibar udalerrian dago. Oibarko Trilladora Elkarte zaharraren egoitza izan zen eraberritutako nekazaritza-eraikin batean kokatzen da. Gaur egun, Zangozerria eta Mendialdea Behereko kultura tradizionala, antzinako bizimoduak eta herriko kultura-ondare immateriala biltzen ditu, eta hari gisa ardoa, olioa eta zereala erabiltzen ditu, inguruko labore tradizionalak.

Bisitariak inguruko lanbide eta bizimodu zaharretara, Oibarko jendearengana eta Nafarroako gastronomia aberatsera hurbiltzen dituen zentroa da. Hemen mahatsa, olioa edo zereala nola lantzen den azaltzen da, eta hain urrun ez dagoen garai bateko aromak eta oroitzapenak aurkitzen dira.

  • Hasiera, nekazaridenda
  • Ardoak eta mahastiak
  • Oliboak eta olioak
  • Zerealak eta ogiak
  • Erabili desberdinen gela

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]