Oibar

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Oibar

 Nafarroa Garaia
Oibarko Udaletxe Plazaren ikuspegia.
Oibarko Udaletxe Plazaren ikuspegia.

Oibarko armarria

Izen ofiziala Aibar <> Oibar
Estatua
Erkidegoa
Merindadea
Espainia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Zangozako merindadea
Alkatea Pedro José Lanas Arbeloa (AGEIZIA)
Herritarra oibartar
Koordenatuak 42°35′22″N 1°21′34″W / 42.58944°N 1.35944°W / 42.58944; -1.35944Koordenatuak: 42°35′22″N 1°21′34″W / 42.58944°N 1.35944°W / 42.58944; -1.35944

Navarra - Mapa municipal Aibar.svg

Eremua 47,96 km2
Garaiera 531 m
Distantzia 44,2 km Iruñera
Posta kodea 31460
Biztanleria 875 bizt. (2012)
Dentsitatea 18,24 bizt./km²
http://www.aibar.org/

Oibar[1] Nafarroako udalerria da. Zangozako merindadeko herri honek 875 biztanle zituen 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera. Nafarroako hiriburutik 44 kilometrora dago.

Inguru naturala eta kokapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herria, Nafarroa erdialde-mendebaldean kokatzen da, Zangozako merindadearen hegoaldean. Herrian guztira 456 etxebizitza eraikin daude. Udalerriko punturik garaiena Izko mendizerran dago, itsasoaren mailatik 960 bat metrora, eta baxuena Aragon ibaiaren ertzean, itsasoaren mailatik 380 metrora.

Oibarrek Urraulbeiti eta Irunberrirekin egiten du muga iparraldean, Zangozarekin ekialde eta hegoaldean, Kasedarekin hegoaldean, eta Zare eta Leatxerekin mendebaldean.

Klima eta landaredia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oibarko klima mediterraneo motakoa da, nahiz eta iparraldean, klima kontinentalaren ezaugarriak izan. Iparraldeko gune menditsuenetan prezipitazioak ugariagoak dira, urtero 800mm inguru, baina zenbat eta hegoalderago urriagoak, herrigunean, esaterako, 500mm euri baino ez dira jausten urtero. Batez besteko tenperatura 12 eta 13 gradu artekoa da eta urteroko egun euritsuak 80 eta 100 bitartekoak.

Oibarko basoak asko gutxitu dira denboraz, gaur egun, jatorrizko haritzen eta arteen hedadura 223 hektareakoa baino ez dela. Arteei eta haritzei XIX. mendetik birlandatutako pinu lariziar austriarrak batu arren, basoak herriko azaleraren %7,1 baino ez ziren XX. mendearen amaieran.

Estazio meteorologikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 421 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[2]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oibarren erromatarren garaiko aztarna ugari aurkitu dira, El Llano, Soreta eta Solano izeneko guneetan. Solanon esaterako, Jupiter jainkoaren omenezko aldarea eta brontzezko irudia aurkitu zuten duela urte batzuetako indusketetan. IX. mendearen erdialdean, Oibar, Iruñeko erresumaren gotorleku garrantzitsuenetakoa zen. Banu Qasitarren familia buruzagietako bat, Muhammad ibn Lup, bere familiaren aurka oldartu eta Zaragoza, Valtierra, Tutera eta Deioko Donezteberaino handitu zituen bere jabetzak. Nafarroako erresuman sartu eta Gartzia Iñigez erregearen aurka borrokatu zen. 882. urtean, Oibarko gaztelua suntsitu egin zuen, eta gaur egun gotorlekutik ezer ez da geratzen, gaztelua zegoen lekuari "inguraketa" deritzo.

XI. mendean, Antso Nagusia erregeak eta Oibarko Santxa Andreak Ramiro izeneko semea izan zuten, ondorengo urteetan Aragoiko Ramiro I.a erregea izango zena. Semeak, Aragoiko lurrez gain, Oibarko jaurreria jaso zuen ondorengotzan eta horrela Oibarko jaurerria Aragoiren jabetza izan zen 1062ra arte. 1200ean herria aragoitarren esku geratu zen berriz ere, Nafarroako Antso VII. Indartsuak Aragoiko erresumarekin zeukan gerra zela eta. Aragoiko erresuma Gaztelarekin batu eta Araba eta Gipuzkoa kendu zizkion Nafarroako erresumari. Nafarroako erregeak dena den, Oibar aragoitarrei kentzea lortu zuen, betiko Nafarroako erresumari lotuz.

Oibarko Andra Mari karrika.

Oibarrek, koroaren jaurerri gisa, koroari ordaindu behar zizkion petxak urtero. Petxa horiek etxeko urteroko bi soldatetan ezarri zituen Carlos III.a erregeak. 1397ko martxoaren 27an, erregeak, kapare egin zituen herritar guztiak, koroari erakutsitako leialtasuna eskertuz. 1451. eta 1452. urteetan, Nafarroako errege zen Juan II.a Vianako printzearekin borrokatu zen, jaurerriaren jabetzaren inguruan eta Nafarroak bizi zuen gerra zibil egoeraren barnean. Oibar Vianako printze zen Carlos jaunaren alde agertu zen.

Herriak "hiribildu onaren" titulua izan zuen, eta jarlekua Nafarroako gorteetan. XVI. mendea oparoa izan zen herriaren garapenerako, garai horretakoa da esaterako San Pedro elizaren aurrealde erromanikoa gurutzadura eta aurrealde plateresko batekin ordezkatu ziren lanak. Horrez gain, herrian, bi jauregi eraiki ziren: Iusokoa batetik, eta Susokoa, bestetik. Horrez gain, herrian San Pedro eta Andra Mariaren omenezko baselizak eta gaur egun desagertu diren San Julian, San Felices, San Jaime, San Joan Bataiatzailea, San Laurendi, San Mikel, San Millan, San Roke, Santa Zezilia, Santa Luzia eta Santa Romanaren omenezkoak.

Independentzia gerran zehar, frantsesek alkatea, bikarioa eta hiru oibartar fusilatu zituzten. Horrez gain, biztanleetako asko Frantziara erbestartu zituzten, eta ondasun askoren jabe egin ziren. XIX. mendea arte, Oibar, izen bereko haraneko udala izan zen, baina 1844an udalerri independente bihurtu zen, nahiz eta erabakia ez zen 1846ra arte bete.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oibarko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006
1.643 1.747 1.619 1.560 1.606 1.516 1.547 1.466 1.198 981 985 932 941

2008ko erroldaren arabera, 29 etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %3,14 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Oibarko udalerriaren mugetan, Izko mendizerran, eta Irunberri eta Urraulbeiti bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Oibar" izeneko parke eolikoa dago. Ezarritako potentzia 36,64 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Horrez gain, Izko mendizerran "Izko" izeneko parkea ere badago, ezarritako potentzia 33,00 megawattekoa da, eta jabea Acciona Energia da. Eta Zangozan eta Irunberrin, berriz, "Salajones" izeneko 19,14 megawatteko parkea dago.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oibarko kalea.

Andra Mariaren basilika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Andra Mariaren basilika herriaren behealdean kokaturiko eliza erromanikoa da, XII. mendean eraikia, lau zatitan banaturiko nabe bakarrekoa eta aurrealdeak zirkuluerdi itxura du.

San Joakin baseliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «San Joakin baseliza (Oibar)»

San Joakin baseliza XVIII. mendeko eraikina da. Lau zatitan banaturiko nabe bakarra dauka. Kanpoaldean, harlanduzko horma sendoak, erdi puntuko arkudun atea, eta harlanduzko dobelak nabarmentzen dira.

San Pedro eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XII. mendeko eraikin erromanikoa da. Oinarria lau zatitan banaturiko hiru nabez osaturik dago. Erdialdeko nabea alboetakoa baino zabalagoa da.

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Manuel Martinez Aldunate AGEIZIA
2011-2015 Pedro José Lanas Arbeloa AGEIZIA

Udal hauteskundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oibarko alkatea AGEIZIA (Agrupación Electoral Independiente de Izquierda de Aibar, ezkerreko independente eta euskaltzaleak) herri ekimeneko Manuel Martinez Aldunate atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Taldeak udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen eta hortaz gehiengo osoa udalean. Baliogabeko botoak 49 izan ziren (emandako guztien %9,61) eta 165 boto zuri izan ziren (botoen %35,79). Abstentzioa %37,35koa izan zen.

Oibarko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AGEIZIA 296 7


2011n hautagai zerrenda bi aurkeztu ziren. AGEIZIAk irabazi zuen berriro eta Pedro José Lanas izendatu zuten alkate. NPA (Nuestro Pueblo Aibar) eskuindarrak 3 zinegotzi eskuratu zituen.

Oibarko Udala (2011)
Alderdia Botoak Zinegotziak
AGEIZIA 306 4
NPA 291 3

Udaletxea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako udaletxea alde zaharrean egon zen, elizaren ondoan. Gaur egun eraikina parrokiaren zine emanaldietarako erabiltzen da. Gaur egungo udaletxea Andra Mari plazan dago, eta XIX. mendean eraiki zen. Udala alkateak eta sei zinegotzik osatzen dute eta udaleko idazkaria Leatxeko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Udaletxe Plaza, 38

Azpiegitura eta garraioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

La Sanguesina Veloz edo Zangozar Azkarra izeneko autobus konpainiak Oibar Zangozarekin, Iruñearekin eta inguruko herriekin batzen du. Linea nagusiak honakoak dira:

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Oibar eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %5,10ek zekien euskaraz hitz egiten.

2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta gune mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Oibar) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako legebiltzarrean. UPN ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, PSN alderdiaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena[3].

Jaiak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Urtarrilaren 5: Zintzarrikada ospatzen da, espiritu txarrak herritik uxatzeko.
  • Agate Deuna: Agate deunaren egunez, herritarrek inauteriak ospatzen dituzte
  • Aste Santua: Ostiral santuko prozesioa antolatzen da.
  • Maiatzaren 3an: Babeseko Kristo Santuaren jaiak ospatzen dira.
  • San Pedro jaiak: Ekaina bukaeran ospatzen dira, eta ekitaldien artean, suziriak, San Pedroren prozesioa, eta doako ardo banaketa daude.
  • Krispin margolaria lehiaketa: Uztaila hasieran antolatzen den margo lehiaketa.
  • Herriko-jaiak: Abuztuaren 15etik abuztuaren 20ra ospatzen dira San Rokeren omenez.
  • Erdi Aroko azoka: Azaroko lehen asteburuan ospatzen da.
  • Abenduaren 24an: Olentzero

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oibar
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko:Wikiatlasa