Lankide:ADURTZAKOAK/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ez duzu irakurri nahi? Entzun hemen!

NBA[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muggsy Bogues NBA-ko historiako jokalaririk baxuena izan zen, 1.60 metroko altuerarekin.
Finalen logoa.
   Ba al dakizu   

Badakizue zer den NBA?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NBA (National Basketball Association) Estatu Batuetako saskibaloi liga profesionala da, munduko saskibaloi ligarik hoberena izateagatik ezagututa. Honako txapelketa hau pribatua da, hau da, beti talde berdinek parte hartzen dute (hala ere, kasu bereziak daude, non talde berriak sortzen diren) eta bi aldetan banatuta daude. Alde batetik, ekialdeko konferentzia eta bestetik, mendebaldekoa. Beraz,  NBA 30 taldek osatzen dutela kontuan hartuta, konferentzia bakoitzean 15 talde daude.

Eta zein da bere funtzionamendua?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txapelketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liga honen funtzionamenduari dagokionez, talde bakoitzak 82 partidu jokatzen ditu, bi konferentzietako 30 taldeen aurka. Behin partidu guztiak jokatu direla, konferentzia bakoitzeko lehendabiziko 8 taldeen arteko txapelketa bat egiten da, “Playoffs” deritzona.

Finalak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azkenean, bi konferentzietako irabazleen arteko final bat ospatzen da, non irabazleak liga honen errekonozimendua lortzen duen eta eraztun bat jasotzen duen. Horiekin jakin dezakegu jokalari edo talde bakoitzak dituen txapelketak.