Lankide:AHPG-GPAH/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa (GPAH)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005.urtetik Oñatin kokatzen den artxibo historikoa da. Urte horretan, Espainiako gobernuak artxibo hau ireki zuen Estatuko administrazioak Gipuzkoan dituen ordezkaritzetako dokumentazioa jaso, kudeatu eta kontserbatzeko. 2018.an artxibo hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapera pasatu zen eta Gipuzkoako Protokoloen Artxibo Historikoa probintziako artxibo historiko honetan barneratua izan zen. Horren ondorioz, protokoloen artxiboak Oñatiko Unibertsitateko eraikina utzi eta eraikin berrira mugitu zen.

Funtsak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oñatiko artxibo historikoaren funtsa nagusiak ondorengoak dira:

1. Notario funtsak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Notario funtsak eskribauek edo notarioek haien eginkizunetan sortutako agirien bildumak dira. Eskribau eta notarioek partikularrek bultzatutako ekintza juridikoen testigantza ematen dute, ekintza horiei balore juridikoa ematearren (salmentak, ahalordeak, testamentuak, ezkontzak, etab.). Ekintza horien testigantza bakoitza notario eskritura bat da eta hauek protokolo deituriko liburuetan batzen dira (notario batek urte batean sortutako eskriturak jasotzen dira protokolo batean). Artxiboan Gipuzkoako 3 notario barrutiko protokoloak kontserbatzen dira (Tolosako barrutia, Gipuzkoako Artxibo Orokorrean kontserbatzen da):

2. Gipuzkoako Hipoteka Kontularitzen funtsak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egungo jabetza erregistroen aurrekari zuzenak dira. Gipuzkoan Hipoteka Kontularitzak 1768tik 1862ra bitartean funtzionatu zuen. Bertan, hainbat ekintza juridiko jasotzen ziren (salerosketak, jaraunspenak,…), non mailegu baten berme moduan ondasun higiezinak (etxeak, baserriak, lursailak…) jartzen ziren. Erregistroaren helburua, erosleen eskuetara pasatzen ziren ondasun higiezin horien egoera jakitea zen, alegia, hauek zein karga edo hipotekari egin behar zioten aurre jakitea. XVIII eta XIX. mendeko Gipuzkoan ondasunak hipotekatzea horren ohikoa zenez, Gipuzkoako historiarako funts hauek duten garrantzia begi-bistakoa da, bai baserri eta etxeen nondik norakoak jakiteko, bai eta ekonomia zein gizarteari dagozkion hainbat arlo ikertzeko ere. Funts honetan Azpeitiko, Bergarako, Donostiako eta Tolosako barrutietako agiriak biltzen dira.

3. Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen artxiboa eta liburutegia:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatearen artxibo funtsa eta liburutegia dira, 1480-1913 bitarteko agiriak biltzen dituena.

4. Estatuko administrazio periferikoaren funtsak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoan Estatuko administrazioak dituen ordezkaritzek sortutako funtsak dira. Behin dokumentu hauek fase aktiboa igarota, probintziako artxibora transferituak izaten dira. Hauen artean onodorengo funtsak aukitzen dira:

  • Meteorologia: AEMET-en Euskadiko Lurraldeko ordezkartizak eta Igeldoko Meteorologia Behatokiak sortuak.
  • Estatistikako Institutu Nazionalaren Probintzia-ordezkaritza (INE)-ren funtsa (1877-1969).
  • Donostiako Merkataritzako probintzia-ordezkaritzaren funtsa.
  • Hornikuntza eta Garraioen Komisaldegiaren Probintzia-ordezkaritzaren funtsa.
  • Gipuzkoako Probintziako Administrazio Ekonomikoaren funtsa.
  • Gipuzkoako Ogasun Probintzia-ordezkaritzaren funtsa.
  • Gobernu Zibilaren funtsa.
  • Gobernuaren ordezkariordetzaren funtsa.
  • Espetxeen funtsak: Donostiako Probintzia-espetxea, Azpeitiko Barrutiko espetxea, Tolosako Barrutiko espetxea, Bergarako Barrutiko espetxea, Saturrango Emakumeen Espetxe-zentrala.
  • Hirigintza eta Herri-lanen probintzia-ordezkaritzaren funtsa.
  • Lanaren probintzia-ordezkaritzaren funtsa.
  • Enplegu Institutu Nazionalaren probintzia-ordezkaritzaren funtsa.
  • Erakunde Sindikalaren Probintzia-ordezkaritzaren funtsa.

5. Familia eta ondarezko funtsak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jauregui- Muñoz familiaren funtsa kontserbatzen da (1777- 1934).

6. Merkataritza eta enpresa funtsak:[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostiako Tabako fabrikaren agiriak gordetzen dira (1883-2003).

Agiri ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artxibo honetan gordetzen da Ene laztan gozo ederra... izeneko olerkiaren agiria. 2020an aurkitu zuten ikerlariek, gaztelaniazko notario agiri baten ertzetan idatzia.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Fausto Arotzena (1947) Los protocolos guipuzcoanos . Donostia.
  • Askoren artean (1990) 1530–1990: Batzarre eta Aldundietako Artxibategitik Gipuzkoako Artxibategi Orokorrera . Tolosa.
  • Jose Berruezo (1953) Historia del Archivo General de Guipúzcoa . Donostia.
  • Juan Jose Munita (1887) Índice de los documentos y papeles del Archivo General de la M.N. y M.L. Provincia de Guipúzcoa existente en la Iglesia Parroquial de la M.N.L. y V. Villa de Tolosa . Donostia.
  • Nikolas Soraluze Zubizarreta (1866) Fueros de Guipúzcoa, títulos adicionales y consideraciones, reglamento, sumario histórico, etc., etc . Madril.

Kanpo esteka[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikusi baita[aldatu | aldatu iturburu kodea]