Edukira joan

Lankide:Aiala Lezika/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Alia Bhatt (Londres, Erresuma Batua, 1993ko martxoaren 15ean) indiar jatorria duen aktore britaniarra da, Bollywood pelikuletan parte hartzegatik oso ezaguna. Mahesh Bhatt zinemagilearen eta Soni Razdan aktoresaren alaba da, eta Student of the Year (2012) filmean debuta egin zuen. Geroago, goraipamenak lortu zituen Imtiaz Ali zuzendariaren Highway (2014) filmean eta 2 States (2014) drama erromantikoan egindako antzezpenengatik.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bhatt 1993ko martxoaren 15ean jaio zen Londresen. Mahesh Bhatt zuzendariaren eta Soni Razdan aktoresaren alaba da. Bere aita jatorri gujarati-koa da eta bere ama Kaxmir-alemaniar jatorrikoa. Bhattek ahizpa nagusiago bat du, Shaheen (1988an jaioa) eta bi nebaorde, Pooja Bhatt eta Rahul Bhatt. Emraan Hashmi aktorea eta Mohit Bhatt zuzendaria bere aitaldeko lehengusuak dira, eta Mukesh Bhatt produktorea bere osaba.


2018an Ranbir Kapoor aktorearekin harreman bat hasi zuen, Brahmāstra (2022) filmean bere koprotagonista izan zena. 2022ko apirilaren 14an ezkondu ziren Mumbai-en ospatu zuten zeremonia pribatu batean. 2022ko ekaineak gurasoak izango zirelaren berri eman zuten, eta azaroan haien alaba jaio zen.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1999 Sangharsh Reet Oberoi
2012 Student of the Year Shanaya Singhania
2014 Highway Veera Tripathi
2 States Ananya Swaminathan Protagonista Arjun Kapoor-ekin batera
Humpty Sharma Ki Dulhania Kavya Pratap Singh Protagonista Varun Dhawan-ekin batera
2015 Shaandaar Aliya Arora Protagonista Shahid Kapoor-ekin batera
2016 Kapoor and Sons Tia Malik Protagonista Sidharth Malhotra-rekin batera
Dear Zindagi Kaira "koko" Protagonista Shahrukh Khan-ekin batera
2017 Bradi Ki Dulhania Vaidehi Protagonista Varun Dhawan-ekin batera
2018 Raazi Sehma Emakumezko aktore onenaren sariaren irabazlea
2019 Gully Boy Safeena Protagonista Ranveer Singh-ekin batera
Kalank Roop Protagonista Varun Dhawan, Sonakshi Sinha, Aditya Roy Kapoor, Madhuri Dixit y Sanjay Dutt-ekin batera
Student of the Year 2 Bera Cameo
2020 Sadak 2 Aarya Desai
2022 Gangubai Kathiawadi Gangubai Kathiawadi
RRR Sita
Brahmāstra: Part One Isha
2023 Heart of Stone Keya Dhawan