Edukira joan

Lankide:Aiert Belaustegui/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Lyudmila Buldakova (1938ko maiatzaren 25ean jaio zen) eta Errusia eta Sovietar errepublika errepresentatu zuen boleibol jokalaria zen.[1]

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lyudmila Buldakovak ibilbide luzea izan zuen Sobietar selekzioan, 1955etik 1972ra, azken urteetan taldeko kapitain izan zen. Garai hartan, Sobietar Batasuna eta Japonia ziren emakumezkoen boleibolean nazio nagusiak, eta Buldakovak eta bere taldeak titulu asko lortu zituzten. Munduko Txapelketan, 1956, 1960 eta 1970ean irabazi zuen titulua, 1962an bigarren sailkatu zen bitartean (SESBk 1967ko edizioari boikota egin zion). Sobietar

Aiert Belaustegui/Proba orria
Bizitza
Jaiotza1938ko maiatzak 25, San Petersburgo
HerrialdeaErrusia
Jarduerak

Batasuna Japoniaren atzetik bigarren sailkatu zen kirolaren debut olinpikoan 1964an, baina gero urrea irabazi zuen 1968an eta 1972an. Buldakova Europako txapeldun ere izan zen 1958, 1967 eta 1971n, 1955ean bigarren sailkatu zen, 1963ko edizioa galdu zuen bitartean. (Sobietar Batasunak irabazi zuena). Klubetan, Buldakovak Zalgiris Kaunasen jokatu zuen lehenik, Dynamo Moskvara joan aurretik. Haiekin, SESBeko bost titulu irabazi zituen, eta zortzi Europako Kopa. 1975ean erretiroa hartu ondoren, boleibolean aritzen jarraitu zuen haurren entrenatzaile gisa.

Ibilbidea edo Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanaren Bandera Gorriaren Ordena, Ohorezko Insignia, Langileen Domina.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Lyudmila Buldakova. 2021-07-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).
  2. (Ingelesez) Lyudmila Buldakova. 2021-07-25 (Noiz kontsultatua: 2022-02-11).