Lankide:Aimar Treviño/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Álex Mumbrú[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Álex Mumbrú
Datu Pertsonalak
Izena Alex Mumbrú Murcia
Jaiotza Barcelona,  España

1979 ko ekaonaren 12a

Nazionalitatea España
Altuera 2,02 m (6 ′ 8 ″)
Pisua 105 kg (231 lb)
Kirola Saskibaloia
Club profesionala
Cluba Bilbao Basket
Liga ACB
Posizioa Hegala
Dorsala 15

Álex Mumbrú Murcia (Bartzelona, 1979ko ekainaren 12a) Espainiako saskibaloi jokalari ohia da. 2018ko uztailetik Bilbao Basketeko entrenatzailea da. Badalonako Joventut taldearen harrobian hazi zen, eta 1997ko irailaren 6an debutatu zuen. Hegaleko postuan jokatzen du. ACB Ligako txapelduna izan da Real Madrilekin, baita Eurocup eta ULEB Kopako txapelduna ere. Espainiako saskibaloi selekzioarekin Munduko txapelduna, Europako txapelduna eta olinpiar txapeldunordea izan da. 2011n, Kirol Merituaren Errege Ordenaren Urrezko Domina jaso zuen, Espainian emandako banakako sari nagusia da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997ko azaroaren 6an debutatu zuen Festina Joventut taldearekin 1997-98 ACB Ligako 1. jardunaldian Valvi Gironaren aurka. 2001ean Valladoliden ospatu zen ACBko All Star jaialdian parte hartu zuen. 2002an, Real Madrilen diziplinara pasa zen, non ULEB 2003-04 Kopako txapeldunorde izendatu zen, Jerusalemgo Hapoelek 72-83 garaitu baitzituen Belgikako Charleroi hirian. 2004an DKV Joventutera itzuli zen, eta bertan 2006ra arte jokatu zuen, bi urteetan titulua lortzeko play-offak jokatzeko sailkatuz eta 2005-06 ACB Ligako finalerdietaraino iritsiz. Gainera, 2006an FIBA 2005-2006ko Eurokopa irabazi zuen.

Selekzio nazionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alex Mumbruk 2002ko urtarrilaren 26an egin zuen debuta Espainiako selekzioarekin, Atenasen, 2003ko Eurobasketeko sailkapen faseko partida batean. Mumbruk 16 puntu sartu zituen egun hartan. Espainian zehar 113 aldiz izan da internazionala.

2006an munduko saskibaloi txapelketan munduko txapeldun izendatu zen Japonian, finalean Greziari irabaziz. 2007ko Madrilgo Europako Txapelketan eta 2008ko Pekingo Olinpiar Jokoetan ere parte hartu zuen, bietan zilarrezko domina lortuz Errusiaren eta Estatu Batuen aurkako finalak galduz. 2009ko irailean urrezko domina lortu zuen Poloniako Eurobasketean Serbiari finala irabazita.

2010ean Turkian ospatu zen 2010eko Munduko Saskibaloi Txapelketarako Espainiako Saskibaloi Selekzioaren barruan sartu zuten, non Espainia Serbiaren aurkako final-laurdenetan kanporatua izan zen.

Eslovenian jokatu zen 2013ko Eurobasketean Frantziaren aurka galdu zuten finalaurrekoetara iritsi zen.

Espainiako saskibaloi selekzioarekin 113 partida jokatu ditu, guztira 541 puntu lortuz, batez beste 4,8 puntura.

ACB Liga[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Taldea JP PEP %T2 %3P %TL EP RP AP ROB TP PPP
1997-98 LR Joventut 3 11.0 100 0 100 0.7 0.3 0 0 0.0 1.25
1998-99 LR Joventut 4 6.5 100 0 - 1.8 0.3 1 0.3 0.0 1
1999-00 LR Joventut 32 16.7 54 38 69 1.8 0.5 0.3 0.7 0.0 5.7
2000-01 LR Joventut 34 24.0 49 33 77 2.8 1.1 1.4 1.0 0.0 11.6
2001-02 LR Joventut 34 31.6 54 30 70 4.2 1.1 2.0 0.8 0.2 12.5
2002-03 LR Real Madrid 30 24.5 49 39 65 3.9 0.7 1.2 0.8 0.0 10.7
2003-04 LR Real Madrid 34 20.1 57 41 65 3.2 0.5 0.7 0.6 0.1 8.6
2003-04 PO Real Madrid 4 20.1 36 13 45 2.2 0.4 0.0 0.7 0.0 4.5
2004-05 LR Joventut 34 22.8 51 34 72 3.2 1.1 1.7 0.8 0.1 9.9
2004-05 PO Joventut 4 22.7 32 33 71 4.5 1.7 0.7 0.7 0.2 8.7
2005-06 LR Joventut 31 23.4 50 37 82 4.1 1.1 1.2 0.8 0.3 10.6
2005-06 PO Joventut 8 26.3 50 37 88 4.3 0.6 0.8 1.2 0.3 12.3
2006-07 LR Real Madrid 27 19.1 53 28 83 2.5 0.7 1.1 0.7 0.1 7.8
2006-07 PO Real Madrid 13 20.1 47 30 70 3.5 0.9 1.0 0.9 0.0 7.5
2007-08 LR Real Madrid 32 25.9 62 13 83 3.7 0.9 1.5 0.5 0.2 10.2
2007-08 PO Real Madrid 2 27.0 50 0 100 4.5 1.5 2.0 1.0 0.5 7.0
2008-09 LR Real Madrid 29 20.7 45 40 74 2.8 0.7 1.3 0.5 0.5 8.0
2008-09 PO Real Madrid 6 22.1 58 24 76 4.0 1.1 1.6 1.5 0.1 10.1
2009-10 LR Bilbao Basket 33 26.1 59 33 75 3.4 0.7 2.0 1.2 0.1 13.4
2010-11 LR Bilbao Basket 34 25.4 42 40 62 5.2 0.9 2.8 1.2 0.1 10.6
2010-11 PO Bilbao Basket 9 25.8 46 23 77 4.1 1.1 2.1 1.0 0.1 10.1
2011-12 LR Bilbao Basket 34 25.8 49 30 75 4.3 0.6 2.8 0.6 0.1 9.8
2011-12 PO Bilbao Basket 2 33.0 37 33 40 7.0 2.0 3.0 1.0 0.0 12.5
2012-13 LR Bilbao Basket 33 28.9 52 34 73 4.1 0.7 2.8 1.2 0.1 12.4
2012-13 PO Bilbao Basket 3 29.6 35 40 71 3.6 0.3 2.0 1.0 0.3 9.6
2013-14 LR Bilbao Basket 34 31.8 48 35 74 4.8 1.0 3.2 1.1 0.0 14.9
2014-15 LR Bilbao Basket 31 30.1 46 38 84 3.8 0.7 1.8 1.2 0.2 13.8
2014-15 PO Bilbao Basket 3 30.0 62 33 54 4.0 0.7 2.3 1.0 0.7 17.0
TOTALES 577 24.6 50 33 72 3.7 0.9 1.7 0.9 0.1 10.5