Lankide:Ainh.Villacián/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Susan Lois Graham (New York, 1942ko irailaren 16a) estatubatuar informatikaria da.

Heziketa eta karrera profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Susan L. Graham teoriazko informatikoa da, eta Kaliforniako Unibertsitatean irakasle bezala lan egin du, Ingenieritza Elektrikoko eta Konputazio Zientzetako Departamentuko Konputazio Zientzien Dibisioan.

Graham-en ikerketak honako hauek sartzen dituzte barnean:

Harmonia - Lengoaian oinarritutako framework bat software interaktibo baten garapenarako.

Titanium - Programazio paraleloko lengoaia, konpiladore eta denbora errealeko sistema JAVA n oinarrituta.

Graham ACM Transactions on Programming Languages and Systems-en editorea izan zen. 1968tik, Graham dozena artikulo argitaratu ditu, irakurgaiak egin eta konputazio lengoai, konpiladore eta programazio giroei buruz argitaratu ere egin du.

Zientziari eta teknologiari buruzko aholkularien Kontseiluko kidea da.

Hardvard Unibertsitatearekin harreman estua izan du, eta 2011n Hardvard Korporazioan sartu zen.

Ohoreak eta sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1993an National Academy of Engineering kide bezala aukeratu zuten.

1994an Association for Computing Machinery elkartean kide da. Baita ere, American Association for the Advancement of Science[1], American Academy of Arts and Sciences[2] eta National Academy of Engineering[3].

2009an John von Neumann dominarekin sarituta izan zen Graham, konputazio zientzietako sari garrantzitsu bat urtero ematen dena 1992tik.

2011ko irailaren 29an iragarri zen ACM-IEEE-CS Ken Kennedy Award[4] saria jasotzeko aukeratua izan zela, azaroaren 25ean Seattle-en, non konputazioko nazioarteko konferentzia egin zen, SC11[5].

Bizitza pertsonala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Graham Michael A. Harrison[6] irakaslearekin ezkonduta dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «AAAS Home | American Association for the Advancement of Science» www.aaas.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  2. (Ingelesez) «American Academy of Arts and Sciences» www.amacad.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  3. «Home» NAE Website (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  4. (Ingelesez) Ken Kennedy Award. 2021-09-13 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  5. (Ingelesez) ACM/IEEE Supercomputing Conference. 2022-02-18 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).
  6. (Ingelesez) Michael A. Harrison. 2022-02-09 (Noiz kontsultatua: 2022-05-02).