Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da

Software

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Testu editore bat LibreOffice

Konputagailuen softwarea, edo software laburbilduz, konputagailuaren agindu edo datu multzo bat da. Softwareak konputagailua zer egin behar duen adierazten du. Hardwarea, beste aldetik, lana burutzen duen atal fisikoa da. Konputagailuen softwareak konputagailuaren programak, liburutegiak eta data exekuta ezinak (online dauden dokumentuak adibidez) erabiltzen ditu. Konputagailuaren softwareak eta hardwareak batera lan egin behar dute.

Software sailkapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Softwarea hiru mota nagusitan bana ditzakegu:

Sistema-softwarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzailea eta programatzailea erabiltzen duten sistema informatikoaren zehaztasunetik aldentzen du. Honela, sistema-softwarea barneko ezaugarriekin lotuta dauden prozesuetatik isolatzen dira, adibidez memoria, diskoak, portuak eta komunikazio gailuak, inprimagailuak, monitoreak edo teklatuetatik. Sistema-softwareak erabiltzaileari interfazeak, kontroladoreak eta tresnak ematen dizkio sistema globala mantentzeko gai izateko. Honako hauek daude :

Idazmahairako Linux sistema eragile bat

Programazio-softwarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tresna multzo bat da zein programatzaileei programa informatikoak eratzeko aukera ematen dien hainbat hautabide eta programazio-lengoaia bitartez. Barne hartzen ditu:

  • Testu-editore
  • Konpiladore
  • Interpretatzaile
  • Estekatzaile
  • Garapen integratzaileko ingurune: Testu editoreak, konpiladoreak, interpretatzaileak eta estekatzaileak ingurune bakar batean batzen ditu programatzaileari lana errazteko. Gehienetan erabiltzaile interfaze grafiko garatu bat dauka.

Aplikazio informatiko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erabiltzaileei hainbat ataza espezifiko burutzeko erabiltzen dira, naiz eta automatizatua edo lagundurik izan. Nagusiki hanpadura egiten du negozioen arlotan. Honako hauek ditugu:

Softwarea garatzeko prozesua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Software garapena oso zaila izan daiteke bere tamaina, ezaugarri eta kritikotasunaren arabera. Adibidez sistema eragile bat sortzeko proiektuaren kudeaketa eta baliabide ugari behar dira. Beste aldetik, programa erraz batez hitz egiten dugunean, programatzaile bakar batek egin dezake. Softwarea hiru kategorietan banatzen da proiektuak duen tamainaren arabera txikia, ertaina eta handia. Existitzen dira metodologia pare bat estimazioa egiteko, hauen artean ezagueretarako bat COCOMO da. COCOMO ematen digu produkzio kostuak software proiektu bat garatzeko (ordu/pertsona, kostua, zenbateko kode lerro programazio-hizkuntzarekiko, etab. )

Software proiektu handietan hainbat betekizun konplexu egin behar dira, bai teknikaren aldetik bai kudeaketaren aldetik ere. Konplexutasuna dela-eta, ingeniaritza jakin batek horren ikasketa eta ikerketa egiten du: Software Ingeniaritza.

Beste aldetik software proiektu ertain eta txikietan lana egitearen arduradunak lan talde txikiak dira edo analista-programatzaile den pertsona bakarra. Bere zailtasunaren arabera ertainak diren software proiektuetan hainbat fase daukate softwarea burutzeko. Fase horiek moldagarriak izan behar dira metodologia edo prozesuen garapenarekiko. Gainera, lan taldeak edo analista-programatzaileak, banakako lana baldin bada, fase horiek jarraitu behar ditu.

Software garapen prozesuak arau zehatz batzuk dituzte. Arau horiek aplikatu behar dira software proiektu handi eta ertainetan. Bestela posiblea da proiektua ez bukatzea , proiektua zeukan helburuak ez betetzea edo hainbat errore edukitzea. Bete beharreko prozesu horien artean prozesu arinak (adibidez XP),pisutsuak eta motelak(adibidez RUP), eta beste tarteko batzuk. Normalean softwarearen arabera aplikatzen dira, nagusiki proiektuaren garapen buruaren arabera.

Edozein software garapenerako erabili eta aplikatutako prozesurako ( RUP,FDD,XP honen adibideak dira) bizi zikloaren modelo bat egin behar da.

Estimatu da gutxi gorabehera software proiektu handien % 28 ez direla amaitzen beste % 46 aldaketa handiak jasan egiten dutela eta hau dela eta izugarrizko atzerapenak jasan egiten dutela eta falta den % 28 arazorik gabe amaitzen direla.

Softwarearen eboluzio izaera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Software ingeniaritzaren arabera, softwarea garapen prozesuaren deribazioaren produktua da. Produktu hau ebolutiboa da bere bizi zikloan zehar. Softwarea eboluzioa egiten duen bakoitzean bertsio hobeagoa batera aldatzen da. Beraz, aldaketa bat jasan ondoren bere aurrekaria zen bertsioa baino hobeagoa da hainbat arlotan adibidez optimizazioa eta itxuran.

Software bat eboluzioa egiteari uko egiten duenean bere bizi zikloa amaitu dela esaten da. Hori gertatzekotan zaharkituta geratuko da momentu batean eta beste bat ordezkatuko du zaharkitutako software horri.

Softwarea eboluzioak egiten ditu ingurune aldaketei aurre egiteko. Aldaketa hauek funtzionalitatekoak, operatiboak, plataformakoak edo hardwarekoak izan ditzakete.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Software Aldatu lotura Wikidatan
  • Software Zientzia eta Teknologia Hiztegia.