Lankide:Ainhoa1997/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Marka zuriak banaketa kate bati (orokorrean, supermerkatu edo hipermerkatuak) dagokion produktu generikoak dira. Ekoizle ezberdinen produktuak prezio lehiakorragoan merkaturatzeko balio du. Hau da, kontsumitzaileari produktu merkeago bat eskaintzeko filosofiarekin jaio ziren.

Marka zurien helburuetako bat saltokiarekiko erosleen fideltasuna eskuratzea da. Marka zuriak maiz erosten diren elikagaien erosketekin hasi ziren esaterako, esnea, pasta, arroza, lekaleak...etab. Honen ostean, etxean erabilitako beste produktu motekin lan egiten jarraitu zuten, adibidez, etxeko zein gorputzeko garbiketarako.

Kasu batzuetan enpresa handiak edo oso ezagunak direnak bigarren edo hirugarren marka bat sortzen dute, erosleari prezio ekonomikoago batean salduz. Horrela, esandako markek, merkatuaren sektore ekonomiko guztietara zabaltzea lortzen dute eta aldi berean, haien lehenengo marka prezio baxuago edo kalitate gutxiagoko produktuekin ez dute kaltetzen.

Gainera, marka zuriko ekoizleei ez zaie interesatzen haien markak ekoizleen markekin erlazionatzea. Ez dute nahi prezio baxuko produktuak saltzen dituzten enpresa bezala ezagunak izatea.