Supermerkatu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Supermerkatu bateko pasabide bat.

Supermerkatua txikizkako salmentarako saltoki mota bat da, non bezeroek produktu gehienek autozerbitzuz erosten dituzten[1]. Erositako produktuak irtetzerakoan ordaintzen zaizkio kaxako langile bati. Orobat, erosten diren produktuak irteeraraino eramateko saskiak eta gurditxoak erabiltzen dira. Supermerkatuak langile bakar batek kudeatzen dituen metro karratu gutxiko dendak zein ehunka metro karratuko azalerak izan daitezke.

Kontsumo orokorreko supermerkatuetan produktuen kokapena antzekoa izaten da. Orobat, ezaugarri bereko produktuek (garbikariak, esnekiak, edariak) berariazko guneetan kokatu ohi dira. Produktuen kokapenaren bitartez, bezeroek erosi ohi dituzten produktuak kontuan hartuz, bezeroaren ibilbidea luzeen egiten saiatzen da merchandising izeneko teknikak erabiliz, bezeroak produktuak erosteko gogoa suspertzearren.

Oharrak eta erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arraina, haragia, gazta eta ogia, esaterako, supermerkatu barneko dendari berezituei eskatu eta irteeran ordaindu ohi dira.
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Supermerkatu Aldatu lotura Wikidatan