Lankide:Aldara Usategui/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Burritoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burrito bat

Burritoa mexicar jatorria daukan plater bat da, gaur egun munduko herrialde askotan ezaguna dena, eta bere osagai nagusia gariz egindako opila da, wrap edo fajita baten antzerakoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1900en hamarkadaren hasieran lehen aldiz agertu zen, (Mexikar Eraultzaren denboraldian) eta oso azkar ezaguna egiten hasi zen.

Plater mexikar honeri jarritako izenaren jatorriari buruz hainbat historia daude, gazteleraz “burro”(astoa)ren izen txikigarria, «burrito», izeneko janari bat egotearen zergaitia azaltzen. Orain arte historia ezagunena Juan Méndez de Chiuahuarena izan da; honek, bere astoa erabiltzen eban bere janari postuaren elikagaiak eramateko. Janaria beroa mantentzeko, gurinazko opil batean biltzen eban, gaur egun «burrito» deituta.[1]

Beste alde batetik, plater honen izena lehentik datorrelaren froga Feliz Ramos y Duarteren Diccionario Estadounidense (estatubatuar hiztegia)n dago; bertan, burritoaren definizioa «Okelaz edo beste janari batez beteta dagoan opil bilduta, Washingtonen Wad deituta; eta Chicagon, Block» moduz agertu zan, 1895en inguruan.[2]

Prestakuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Opilaren barrukaldean sartuko diren osagaiak (normalean; okela eta barazkiak) prestatu eta txikitu, bakoitzak nahi dauen tamainean.
  2. Berotuta dagoan sartagin batean elikagai txikituak sartu eta bertan utzi, ondo sukaldatuta egon arte (edozein saltza edo espeziekaz batera sukaldatu daiteke, bakoitzaren gustura).
  3. Behin nahastea prest egon; garizko opila atara-bero egotea nahitzearen kasuan, mikrouhinan ala beste sartagin batean sar daitezke-, nahastea opil zabaldutaren gainean bota eta tutu baten antzera bildu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «El origen del burrito, uno de los platos más solicitados de Cantina Mariachi» Comess Group 2019-06-07 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. (Gaztelaniaz) Burrito (comida). 2022-05-30 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).