Lankide:AmaiaAbucide/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Kapital Soziala eta Generoa                                                                                                                           [aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat autoreen (Caselals, Pallarès Barberà, Nayaran…) arabera kapital soziala eta generoaren arteko erlazioak nahiko estuak dira , eta hainbat aukera daude kapital sozialaren barruan genero ikuspegia txertatzeko. Beraz, gai honen gainean sakontzea da helburua, baita hainbat proposamen aurkeztea ere.

Lehenik, kapital sozialaren  Caselals eta Pallarès Barberà-ren definizioa aztertuko da:  “kapital soziala, erlazioen emaitza eta sare sozialek sorturiko baliabide bezala ulerturik, informazioaren zirkulazioa erraztu, elkarteak sortu, eta indibiduo zein komunitateei elkartasun soziala eta kohesioa sortzen laguntzen du”. [1]

Bestetik, genero ikuspegiaren definizioa ere azalduko da: “Genero ikuspegia, kategoria analitiko bat da , non, «gizon eta emakume izatearen eraikuntza sozialak eta hauei feminitate eta maskulinite rolekin identifikatzea eragiten duten ikasketak» barnebiltzen dituzten metodologia eta mekanismoak jasotzen ditu, klase sozial guztietan generoen artean ematen diren desberdintasunak kontuan harturik”. [2]

Bertan, ikus daiteke genero ikuspegiaren definizio asko daudela, kasuan hau aukeraturiko definizioa hurrengoarekin kontrajartzeko edo konparaketa bat egiteko helburuaz izan da.  Beste definizioa Nayaran en eskutik dator:

“Si el capital social es el que debe modificarse, el foco de las acciones es ahora la sociedad, y no el individuo, hacia donde ha estado dirigida la mayoría de las estrategias propuestas por los organismos internacionales de desarrollo. Se trata de ahora identificar estrategias que gesten nuevas formas de capital social que permitan mayores niveles de libertad de escogencia y acción. El uso de los medios de comunicación, invertir en fortalecimiento institucional para las mujeres de manera que puedan construir capital social integrador, invertir en construcción de sus activos y cambios en las instituciones y leyes para que se conviertan en verdaderos apoyos para las mujeres son las políticas previstas”.[3]

Azken definizio honetan ikus daiteke, nola askoz gehiago azaltzen eta sakontzen den genero ikuspegia eta aurretik erakutsitako definizioen bateratze bat da; hau da, kapital sozialaren eta genero ikuspegiaren definizioak barnebiltzen ditu. Bertan, generoen artean dauden ezberdintasunak, non, “gizonezkoek” “emakumeengandik” pribilegioak ateratzen dituzte etekin moduan. Ikuspegi honen txertaketak bereizketa eta desberdintasun hauek agerian utziko ditu, honela benetako kapital sozial bat lortuz.

Beraz, definizio hau hasiera puntu harturik autoreak kapital sozialaren inguruan hainbat bereizketa edo mota ezberdintzen ditu. Narayan bi motatako kapital sozial bereizten ditu: Bonding- kohesionatzailea eta Briding- integratzailea. 

Lehenengoa, (Bonding) komunitate baten parte diren pertsonen arteko batasuna eta elkartasuna adierazten, edo sustatzen du. Beraz, kapital sozial mota hau taldekideen barruko partaideen ongizateari erreparatzen dio, hau sustatzeko asmoz.

Bigarren kapital sozial mota;  Briding, sinergia sortzen du talde ezberdinen artean. Kapital sozial mota honetan talde ezberdinak batzen edo elkartzen direnean sortzen diren rol edo harremanetan kokatzen da.  Bertan talde batek bestearekiko etekin bat ateratzen duelarik. Kasuan, honen adibide bat gizonezkoek emakumezkoengan zaintza arloan ateratzen duten etekina izan daiteke; hau da, gaur egun emakumeek garatzen dituzte zaintza lanen portzentajerik handienak eta hauek ez dute inolako ordainsaririk ezta esker onik jasotzen.

Beraz, bi mota hauetatik eta genero ikuspegia aplikatuz esan daiteke, hau kapital sozialaren arloan gehitzeak edo kontuan hartzeak ondorio positiboak eta negatiboak izan ditzakeela.  Honela, emakumeek eginiko lanak izena, garrantzia, identifikatu eta merezi duten balio indibidual zein kolektiboa jasoko dute, azkenean emakumeek egiten dituzten ekarpenei balioa emanik (familia arloan, komunitatean, zaintzan …). Baina hala ere, honek bere alde txarra izan dezake. Ekarpen hauek gehienetan historian zehar feminizaturiko gaiak eta ekarpenak izan dira; hau da, mundu produktibotik at geratzen dira. Honela, ikus daiteke nola lan eta ekarpen hauek ez dute ordainsaririk merezi.

Honen harira, Putnamek hainbat ekarpen interesgarri egin zituen emakumeen lan merkaturatzearekiko. Bertan autoreak planteatzen zuena emakumeen lan merkaturatzearen eragina parte hartze bolondresarekiko eraginak aztertzea zen. (Putnam, 2000)

Putnamek bi alde nagusi ondorioztatu zituen gaiaren inguruan. Lehenik emakumeen saretze soziala handitzeko aukera ematen zuela hauen lan merkaturatzea, eta borondatezko erakundeetan parte hartzeko denbora gutxiago izanago zutela. Baina bi alde hauek aztertuta ere, argi ikusi zuen fenomeno honek ez zuela inongo eraginik AEB-ko parte hartze bolondresaren gutxitzearekin.

Horrenbestez, konklusio moduan, genero ikuspegira bultatuz gerta daiteke, genero ezberdintasun handiko testuinguruetan sorturiko kapital sozialak, batzuetan diskriminazioak areagotu ditzazke, hauek gutxitu beharrean.

Beraz, kapital sozialaren barruan, genero ikuspegia sartzeak onura handia ekarriko duela. Horrela, kapital sozialaren inguruan haritzerakoan, benetako ikuspegi edo errealitate baten inguruan hariko gara, ez ikuspegi determinatu batetik ikusirik. Gainera, modu honetan kapital sozialaren errealitatearen ezberdintasun eta bestelako ezaugarriak azaleratuko dira. Beraz, hau kontuan hartzerakoan gure kapital sozialaren barruan gizarte heteropatriarkalaren rolak birproduzitzeko probabilitate txikiagoa egongo da, horrela gure inguruko erlazio eta harremanak eraldatzen hasiz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. CASELLAS eta PALLARÈS BARBERÀ, 2005, 8 or
  2. Chávez Carapia, Julia del Carmen, ed. (2004). «Introducción». Perspectiva de Género. Plaza y Valdes. p. 179
  3. Narayan , Deepa y Talah Shah, 2001, 13

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • CASELLAS, A. and PALLARÈS BARBERÀ, M. (2005). CAPITAL SOCIAL COMO ESTRUCTURA DE ANÁLISIS. VALIDACIONES EN PERSPECTIVAS DE GÉNERO Y TERRITORIO1. Valencia, pp.8-9.