Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Genero (soziologia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Soziologian, generoa maskulinitatea eta feminitatea definitzen dituzten ezaugarrien multzoa da. Testuinguruaren arabera, ezaugarri horiek sexu biologikoari dagozkionak dira (arra, emea edo intersexuala izatea), baina baita sexuan oinarritutako gizarte egiturei dagozkienak (genero rolak eta beste rol batzuk barne) eta genero nortasunari dagozkionak ere.[1]:

"Genero" hitzaren erabilera hau berria da. John Money sexologoak erabili zuen ingelesez lehen aldiz zentzu horretan 1955ean (gender hitza erabili zuen), eta handik euskarara igaro da zentzu berean. 1970eko hamarkadan zabaldu zen erabilera hori, feminismoa kontzeptua orokortu zuenean sexu biologikoaren eta generoaren eraikuntza soziala bereizteko. Gaur egun bereizketa hori zorrotz mantentzen da zenbait testuingurutan, batez ere gizarte zientzien alorrean; beste batzuetan, ordea, generoak sexua barne hartzen du edo guztiz ordezkatzen du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Horton, Paul B., eta Hunt, Chester L. (1994): Soziologia, Leioa: UPV/EHU. 145.or.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]