Lankide:Amaia Esperesate eta Miren Martinez de Antoñana/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Amaia Esperesate eta Miren Martinez de Antoñana/Proba orria
Deskribapena
Identifikatzaileak

Hezur tumorea hezurrean gertatzen den zelulen ez ohiko proliferazioa da. Tumore hau bi motatakoa izan daiteke: gaiztoa edo onbera.

Motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen mailako hezur tumore, hezurretan hasi ohi direnak. Mota hau ez da oso ohikoa minbizien barnean, %1 soilik hain zuzen ere. Ohikoenen artean honako hauek aurkitzen dira:

  • Osteosarkoma. Lehen mailako hezur tumoreetatik ohikoena da eta 10 eta 19 urte bitarte dituzten pertsonen artean ematen da. Halere, 40 urte baino gehiagoko pertsonetan, zeintzuk Paget gaixotasuna pairatu duten, ere aurkitu izan dute.Kasu hauetan tumore zelulek hezurra sortzen dute.
  • Kondrosarkoma:  Pertsona helduen artean ohikoa da eta arriskua handitzen da pertsona zaharkitzen den heinean. Kasu honetan, zelula kantzerigenoeek kartilagoa sortzen dute.
  • Ewing sarkoma: Batez ere, ume eta 19 urte baino gutxiago dituzten pertsonen artean ematen da, pelbis, hanka eta beso inguruan.
  • Fibrosarkoma

Bestalde, gorputzaren beste edozein ataletan, biriketan, kolonean..., hasten direnei bigarren mailako hezur tumore deritze. Hezur tumoretan amaitzen duten minbizi mota ohikoenak biriketakoa, bularretakoa, prostatakoa, giltzurrunetakoa eta tiroidesekoak dira. Amaitzeko, osteokondromak kantzerijenoak ez diren hezur tumoreak dira. Azken hauek 10 eta 20 urte bitarteko gazteetan azaldu ohi dira. Familian minbizi kasuak izan duten pertsonetan ohikoagoak dira hezur tumoreak.


Kausak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kausak ez dira guztiz ezagunak. Hala ere, zenbait ikertzailek tumorea pairatzeko arriskua  areagotzen duten zenbait faktore aurkitu dituzte:

  • Anomalia genetiko heredagarriak. Esate baterako, erretinoblastoma hereditarioa, erretinan sortzen den minbizi mota bat, izan duten umeek osteosarkoma edukitzeko aukera gehiago dute. Beste adibide bat, Paget gaixotasuna izan daiteke.
  • Lesioak
  • Erradiazio aurreko disposizioa.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sintoma ohikoena hezurretako mina izan ohi da. Halere, tumore guztiek ez dute mina eragingo. Beste sintomen artean, nekea, pixu galera eta hezur ahultasuna aurki daitezke. Azken sintoma honek, hezur hausturak eragingo du.

Diagnostikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diagnostiko zuzena afektatutako hezurra zein den, honen zein zati dagoen afektatuta, erradiografietan nola ikusten den eta mikroskopiarekin aztertuz zelulek duten itxuraren araberakoa da.

Irudi bidezko azterketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

X izpiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tumorea duen hezurraren eskualdeak irudi "irregularra" du. Batzuetan, hezurreko zulo bat bezala ikus daiteke. Baina teknika honen bitartez ezin da zehaztu tumorea onbera edo gaiztoa den.

Ordenagailu bidezko tomografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minbizia zein etapatan dagoen determinatzeko oso baliogarria izaten da teknika hau, baita beste organo batzuetara zabaldu den jakiteko ere. Horretarako teknika honek gongoil linfatiko eta minbizia hedatu daitekeen organo distalak erakusten ditu. Bestalde, biopsia egiterako unean orratza gidatzeko ere erabiltzen da.

Erresonantzia bidezko irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezur tumoreak delineatzeko ikerketa egokiena da. Entzefaloa eta hezur muin espinala aztertzeko erabilgarria da.

Radionuklidoekin egindako hezur gammagrafia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Minbizia beste hezurretara zabaldu den ikusteko balio du, erradiografia arruntak baino metastasi zona txikiagoak aurkitu ahal dituelako. Gainera, hezurreko minbiziak eragindako kalteak ere erakusten ditu.

Teknika hau erabiltzerakoan gaixo dagoen hezurra zona gris eta beltzak azaleratzen ditu, puntu erradiaktiboak diturikoak. Azken hauek minbizi baten presentzia iradokitzen dute, nahiz eta beste gaixotasun batzuek ere puntu hauek sortzeko joera duten.

Positronen emisioen bidezko tomografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atomo erradiaktibo bati atxikitzen zaion glukosa erabiltzen du teknika honek. Ondoren, kamara espezifiko baten bidez erradioaktibitatea neurtuko da. Hain zuzen ere minbizi zelulek glukosa erradiaktibo maila altuak barneratzen dituzte. Teknika mota hau gorputz osoko minbizia detektatzeko erabiltzen da, baita minbizi tumore bat den edo ez jakiteko.

Biopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biopsia tumore ehun bateko zati baten estrakzioan datza. Ondoren, mikroskopio bidez aztertua izango da eta laborategian ebaluatua. Tumorea minbizia dela ziurtatzeko modu bakarra da. Bestalde, minbizia izateko kasuan zein motatakoa den eta bere jatorria zein den ere jakin daiteke. Mota ezberdinetako tumoreak daude.

Orratz bidezko biopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi motatako orratz bidezko biopsia daude: orratz mehe eta orratz lodiarekin. Lehenengo motan likido kantitate txikia eta tumore zelula batzuk lortzeko erabiltzen da. Bigarren mota aldiz, ehunaren zilindro txiki bat ateratzeko erabiltzen da. Lehen mailako hezur primarioa diagnostikatzeko egokiagoa da bigarren mota hau.

Hezur kirurjiaren biopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirurjauak azala moztu behar du tumorera heldu ahal izateko eta bertatik ehunaren zati txiki bat ateratzeko, ebaketa bidezko biopsia ere deitzen da. Bestalde, tumore osoa erauzten bada, eszisio bidezko biopsia izango da.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendua zenbait faktoreren menpe dago; adina, tumore tamaina, kokapena, tumore mota...Horregatik, tratamendu ezberdinak daude[1]:

  • Kirurgia, ohikoena da. Kirurgiaren helburua, tumore guztia erauztea izango da. Izan ere, tumore zelula gutxi batzuk gelditzea nahikoa izango da tumore berri bat sortzeko. Horretarako, hain zuzen ere, zirujauek tumorea erauzteaz gain, tumorea inguratzen duen ehuna ere kenduko dute.
  • Kimioterapia. Tratamendu mota honetan medikamentuak pazientearen odolean sartuko dituzte eta horiek gorputz guztian zehar garraiatuak izango dira, tumore zeluletara iritsi eta hauek suntsitu arte. Kimioterapia tratamendu sistematikoa da. Ewing sarkoma eta osteosarkoman oso erabilia da tratamendu hau.  Aitzitik, beste hezur tumoreetan ez da baliagarria izango, kondrosarkoman esate baterako.
  • Erradioterapia: Kasu honetan, energia altuko izpiak erabili ohi dira tumore zelulak suntsitzeko. Hezur tumore gehienak ez dira erraz suntsituak izango erradiazioaren bidez, horregatik, dosi maila altuak erabili beharko dira. Tamalez, dosi altuek zenbait kalte eragin ditzakete osasuntsu dauden  ehunetan. Hain zuzen ere, horregatik, ez da tratamendu nagusi gisa hartzen.
  • Terapia: Hemen ere medikamentuak erabiliko dira, baina  modu ezberdin batean funtzionatuko dute. Gainera, sortarazten dituzte efektu sekundarioak ere  ezberdinak izango dira. Tratamendu hau oso garrantzitsua izango da kimioterapia erabilgarria izan ez den hezur tumoreei aurre egiteko. Honen adibide, kordoma dugu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Radioterapia para el cáncer de hueso» www.cancer.org (Noiz kontsultatua: 2019-03-07).