Lankide:Andeka B Proiektu/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Itxura fisikoa eta sexuaren determinazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

D. melanogaster emea (ezkerra) eta arra (eskuina)

Itxura fisikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruta-euli basatiak hori-marroixkak dira, begi gorriak dituzte eta zeharkako eraztun beltza ere sabelean. Dimorfismo Sexuala erakusten dute: emeek 2,5 mm-ko luzera dute eta, arrak aldiz; arrak apur bat txikiagoak dira, eta atzeko alde beltzagoa dute. Arrak erraz bereizten dira emeetatik begi hutsez, koloreen ezberdintasuna dela eta. Alde batetik, sabelean gune beltz bereizgarria dute, jaioberrietan gutxiago nabaritzen dena. Bestetik, arrek sexu-orrazia dute, hau da, zurda beltzen ilara lehenengo hankaren tartsoan. Gainera, emeari lotzeko duten gunea ile zorrotzez inguratuta dago. Argazki ugari aurki daitezke FlyBase orrialdean.[1]

Sexuaren determinazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Drosophila euliek X eta Y kromosomak eta autosomak dituzte. Gizakietan ez bezala, Y kromosomak ez du ar-ezaugarririk eragiten, baina hazia sortzeko ahalmena duten geneak kodetzen ditu. Sexua, ordea, X kromosomen eta autosomen arteko proportzioak determinatzen du. Bestetik, zelula bakoitzak arra edo emea izatea "erabaki" dezake, gainerako organismoaren independentzia izaten. Horrek sortu egiten du ohikoa den ginandromorfismoa, alegia, bi sexuen ezaugarri fisikoak adieraztea.

X Kromosomak Autosomak X:A proportzioa Sexua
XXXX AAAA 1 Eme arrunta
XXX AAA 1 Eme arrunta
XXY AA 1 Eme arrunta
XXYY AA 1 Eme arrunta
XX AA 1 Eme arrunta
XY AA 0.50 Ar arrunta
X AA 0.50 Ar arrunta (antzua)
XXX AA 1.50 Metaemea
XXXX AAA 1.33 Metaemea
XX AAA 0.66 Intersexu
X AAA 0.33 Metaemea

Hiru gene nagusik parte hartzen dute Drosophilaren sexu-determinazioan. Horiek dira sex-lethal, sisterless, eta deadpan. Gene horien kantitateak eragin handia izango du euli baten sexuan, hiru geneak elkarren artean inhibitzen direlako. Hiru geneetatik zeintzuk adierazten diren eta zein kantitatean adieraziko du euliaren amaierako sexua.

  1. FlyBase Homepage. 2009-08-15 (Noiz kontsultatua: 2018-10-19).