Lankide:Ander fernan1/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Friedrich Engels

Friedrich Engels, 1820.urteko azaroaren 28an jaio zen Barmen izeneko herrian, Alemanian. 1895.urtean hil zen Londreseko hirian, hirurogeita hamabost urterekin. Engels, filosofo bat izan zen eta iraultzaile alemaniarra ere.


Familia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Familia burges (dirudunak) eta erlijioso batekoa izan zen. Aitaren fabrikako arduradun egon zen Manchesterren eta langileen baldintza txarretaz ohartu zen.

Azkenik, langileen egoera aztertu eta ekonomia kapitalistaren kontrako lehen kritika bat egin zuen, sozialismoaren aldetik, esaten zuena, langilearen askatasunaren beharra.


Lagun mina eta bien arteko eginkizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Manifestu Komunista

Engelsek, bere bizitzan zehar lagun oso ona eduki zuen, Karl Marx izenekoa.

Bi lagunak batera, mugimendu sozialistan parte hartu eta komunismoarentzako obra garrantzitsuak idatzi zituzten. “Manifestu Komunista” izeneko obra dugu nabarmenena.

Engels, I. eta II. Internazionalaren buruzagia (jabe,arduradun) izan zen.

Lehen Internazionala, langileak biltzeko sortua eta nazioarteko erakunde sozialista izan zen. Erakunde hau 1864.urtean sortu zen Londresen.

Bigarren Internazionala berriz, 1889.urtean sortu eta 1916.urtean desagertu zen. Lehen Internazionalaren pentsamenduak jarraitu zuen taldeak.


Engelsek Errusiarekin eduki zuen lotura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen esan dudan bezala Engelsek idatziak egiten zituen ,horren ondorioz, Errusiak, Engelsen eta Marxen idatzien obrak praktikara eraman zituen eta armadak aurre egin zuen.