Lankide:Ane Herrera Egaña/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Acre Guda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Acre Guda, (Revolução Acreana bezala Brasilen ezagututa) 1899 urtetik 1903. urterarte Bolivia eta Brasilen arteko guda bat izan zan, guda, Peru-ko lurraldeetan ere eragin eban. Gudan Acre lurraldea eztabaidatu zan, kautxo zuhaitzak eta urrezko aztarnategiz beteta dagoan lurraldea.[1]

Bolivia Acre guda ostean.

Arrazoia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX mendearen amaieran, demanda bat jarri izan zan europear kotxe industriaren aurka, hori izan zan Bolivia eta Brasilen gudaren arrazoietako bat.[1] Komertzioa kontrolatzeko, 1899. urtean, Puerto Alonso Aduana eraiki zan, Purus ibaiaren ezkerraldean, eta ideia ez eban gustokoa izan Ramalho Juniorrek. Hori gatazkaren hasiera eragin eban. Gatazka, bi denboraldi desbardinetan bereiztu egiten da, lehenengoa, 1899. urtean hasi zan, aldiz, bigarrena, 1902 urtean izan eban hasiera.

Lehengo denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudaren lehengo ekinaldia, 1899. urtean hasi zan, Amazonas Estatuaren gobernadorea, Ramalho Juniorrek okupazioa legez kanpokoa zala salatu ebanean, horretaz aparte, gobernadoreak ere salatu eban Boliviako jendea lapurtu eta biolentzia eragin egiten eban hainbat kasu egiten ebela. Bolivia, Acre lurraldera gudariz egindako 3 zutabe bialdu ebazan, La Paz hiritik. Ramalho Junior, Luis Gálvez Rodríguez de Árias kolonizatzaile espainiarra konbentzitu zuen bere burua sezesionisten buru jartzeko. Acre lurraldean hori gertatzen ari zen bitartean, Brasilgo Manaus hirian, mugimendu separatista laguntzeko eta indartzeko mertzenario zibilen alderdi bat antolatu zen, Alberto Moreira Juniorren aginpean.

Asaltoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1899. urteko maiatzaren 3an, Luis Galvez Rodriguez espainiar abenturazale eta kolonizatzailea zuzendutako hainbat pertsona Puerto Alonso eraso egin eben, aduanaren agintariak bortizki baztertuz. Egoeraz ia konturatu gabe, Boliviako lehendakari berriak, José Manuel Pandok, hasiera batean espedizio zutabe txiki bat bidaltzearen ideia izan eban, Pedro Kramer, La Pazeko abokatua, espedizio zutabearen burua izanda. Boliviako ordezkaritza 1899ko abenduaren 19an heldu zen Puerto Alonsora, garai horretan esploratu gabe egozan oihan handietan zehar bidai luze bat izan eta gero. Boliviarrak Puerto Alonson sartzerakoan, aduana hutsik aurkitu eben, Brasilgo jendea herri hori abandonatu egin ebelako. Hurrengo egunean, hau da, abenduaren 20an, Pedro Kramer abokatua hil egin zen bidaia luzean hartutako gaixotasun tropikal gogor baten ondorioz, gaixotasuna, sukar horia izena eban. Ladislao Ibarrak, Pedro Kramer ordezkatu eban, bigarren agintaria zalako. Urte bat eta gero, 1900eko urtarrilaren 12an, hainbat Brasiltar, Luis Gálvez Rodriguez agintari bezala berriro izanda, Puerto Alonso beste behin eraso eben. 3 orduko borroka gogorren ostean, Boliviako defendatzaile batzuk Brasilgo hainbat frankotiratzaile aurrean amore eman eben, eta horrek boliviarrak Puerto Alonsotik kanporatu egitea eragin eben.

Bigarren denboraldia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gudaren bigarren sasoia, Pando jeneralaren Boliviako gobernuan izan zen, atzerriko konpainiak bultzatzea Acren aberastasuna esplotatzeko, The Bolivian Syndicate izeneko enpresa estatubatuarrarekin kontratua egin zen, Aramayoko Ituna sinatuz. Brasilgo eta Peruko Atzerri Ministerioak ez eben ondo errekzionatu, eta azalpen formalak eskatu eutsen enpresa boliviar-amerikarrak Acren egoteari buruz. Brasilgo Atzerri ministro berriak, Rio Brancoko baroiak, adierazi zuenez, berak ere ez eban Amazonan atzerriko nazioarteko intersen presentziarik onartzen, eta berehala bertan behera utzi egiteko eskatu eban. 1902ko abuztuaren 6an, Amazonasen Gobernuak lagundutako altxamendu sezesionista bat izan zan, José Plácido de Castro soldaduak zuzendutako beste seringueiro batzuekin batera, Xapuri eremua hartu eta 1903ko urtarrilaren 27an “Acre Estatu Independentea” izendatu eben, eta ia berehala Brasilera batzeko eskatu eben. Castro, Estatu Batuetako batasunaren balizko presentzia eskualdean ezabatzea eban lehentasuna bezala. Berriz ere, Puerto Alonsori lekua jarri zion Boliviako beste posizio batzuk okupatuz.

Petrópolis tratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Petropolis tratua, 1903eko azaroaren 17an Bolivia eta Brasil arteko bake tratua izan zan, Brasilen kokatuta dagoan Petrópolis hirian, egindakoa, baina tratua ez zan indarrean hartu 1904ren martxoak 10erarte. Tratuan, Boliviak 191.000 km2-ko azalerako lurraldea utzi eban, gehienbat Acre egungo estatuari dagokiona, Brasileri. 1867. urtean, Ayacucho tratuarekin batera, Bolivia beste 164242 km2 utzi egin eban, km2 horrek, Brasilek Amazonas estatuari emon eutsazan. Petrópolis tratuaren barruan, hainbat baldintza dagoz.[2]

• Acre eta Paraguay ibaiaren gertu dauden lurralde txikiak egokitu, guztira 3.000 km²-koak.

San Antonioko portutik trenbide bat eraiki, Madera ibaian, Guayaramerinerarte.

• Boliviari Brasilgo ibaiak erabiltzea salgaiak Atlantikora garraiatzeko utzi.

• Boliviar gobernuari 2.000.000,00£ ordaindu.

Kanpo Estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Acre guda
Data1899-1903
LekuaBolivia, Brasil eta Peru artean, Acre lurraldean.
Koordenatuak7°06′51″S 73°48′04″ O
EmaitzaStatu quo ante bellum

https://es.scribd.com/doc/177005514/Por-Que-Se-Produjo-La-Guerra-Del-Acre

https://www.ibolivia.org/guerra-del-acre-1899

https://www.wikiwand.com/es/Tratado_de_Petrópolis

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Gaztelaniaz) «Guerra del Acre (Bolivia-Brasil, 1899-1903) - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  2. «Wikiwand - Tratado de Petrópolis» Wikiwand (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).