Lankide:AoraNEG/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

LESAKAKO SAN FERMINAK[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezpata-dantza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Fermin santua

Kondairak dioenez, duela urte asko, XV.mendean, Onin ibaiak Lesaka bi kale garrantzitsuenetan banatzen zuen, Pikuzelaia eta Legarrea kaleak. Kale hauek, haserre zeuden beraien artean baina egun batean sute bat egon zen herrian eta elkar lanean aritu ziren itzali arte. Orduan, baketu egin ziren eta festa moduko bat antolatu zuten. Bakea sinatzeko, zubiaren bi aldeetan dantzatu zuten eta ohitura hori orain arte mantendu da. Hala ere, hau kondaira bakarra da eta oraindik ez da ongi ezagutzen jatorria. Gainera, dantza hau orain uztaiaren 7-an dantzatzen da antzeko beste hainbat dantzekin, San Fermin egunean, baina berez, 1591. urtera arte urriaren 10ean ospatzen zen, San Martin egunean, hau baita Lesakako berezko patroia. Iruñeko festa zuri gorriekin bat egiteko aldatu zuten data.

Ezpata-dantzarien eguna, goizeko 8etan hasten da Lesakako plazan. Txistularien laguntzaz “kruzeak” eginez elizara joaten dira. Gero, 8:30etan “meza isila” ospatzen da, ezpata-dantzariei zuzendutako dantza. Honen ondoren gosaltzera joaten dira kruzeak eginez Kasino tabernara. Ondoren 10:30 Lesakako bandarekin “Napoleon” kantarekin, berriz elizara joaten dira 11:00tan beste meza bat ospatuz. 12:00etan prozesioan eta santuak ateratzen dira herrian barna. Plazan geldialdi bat egiten da, “zeharkakoa” dantzatzeko. Gero berriz eliza aldera abiatzen dira, eta Zialdo taberna parean geratzen dira, berriz zeharkakoa dantzatuz. Ondoren elizan santuak utzita Napoleon kantarekin berriz kruzeak eginez zubira jaisten dira, “zubi gaineko” famatua dantzatzeko. Hau egin ondoren, eliza aldera joaten dira eta Koxkilla taberna aldean itxaroten daude Lesakako banderarekin. Hauekin elkartu eta berriz zubi aldera abiatzen dira. Hemen geldialdi bat egiten da, ”Bandera dantza“ eginez. Honen ostean ezpata-dantzariak plaza aldera abiatzen dira. Plazan azkeneko aldiz zeharkakoa dantzatzen da eta “arkua“ egiten da, eta bandera udaletxean uzten da. Momentu honetan eta Musika Bandak kanta amaitzean, goiza amaitu da. Bazkaldu ondoren 5:30etan neskak prestatzen diren bitartean, ezpata-dantzariak elizara joaten dira, 5 minutuko meza entzun eta plazara jaisten dira. Hemen, lehenengo “mutil dantza” dantzatzen da, plaza guztiari buelta emanez. Ondoren bi ezpata-dantzari nesken bila joaten dira. Kanta bukatzean zapi gorrien bitartez neska eta mutikoak batzen dira. “neska dantza” dantzatzen da eta plazan sartzen dira. Orduan ezpata-dantzarien aurre-eskuak, kapitainak, nesken kapitainari aurresku bat dantzatzen dio. Honen ondoren denek zirkulu bat eginez Lesakako jota eta arin arina dantzatzen dute. Bukatzeko berriz ere neska dantzarekin batzen dira eta Kasino tabernan bukatzen da dantza saioa.

Ezpata-dantzariak, hau janzten dute:

  • Atorra eta galtza zuriak: Errito eta elizkizunei lotutako dantza denez, oinarrizko kolorea zuria izaten da.
  • Espartin zuriak zinta gorriekin: Hauek espartzu zola dute eta zinta gorriez lotzen dira hanketara. Telaren gainean, aurrealdean, begizta formako azpildura gorria dute.
  • Gerriko gorria: Gerriko hau kotoizkoa izaten da eta atorra ez mugitzeko erabiltzen da.
  • Zinta gurutzatuak eskapularioez apainduta: Hauek, kolore ezberdinetakoak izaten dira eta eskapulario koloretsuak eusteko janzten dira.
  • Galtzetara josita bi oihal zati kaskabiloekin: Oihal zati hau, gorria berdea eta zuria izaten da, hau da, Euskal Herriko koloretakoa.
  • Txapela: Gorria izaten da, beste osagai txiki guztiak bezala.
Betizuak

Dantzarien talde hau, kapitain eta atzetik kopuru bikoitietako dantzariez osatzen da. Normalean hamabost izaten dira baina hamahiru edo hemeretzi ere izan daitezke. Kapitaina aurrealdean egoten da eta besteak bi ilaretan banatuta, beraien artean zinta gorri eta zuriz inguratutako makilez elkartzen direla.

Betizuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lesakan 12:00-etan Saka baserritik ekarritako betizuak, hau da Euskal Herriko behi arraza autoktonoak, izaten dira plazan. Animali hauek, Deba-tik etortzen dira. 3 egunez ekartzen dituzte eta egunero 8 betizu, batzuetan 2 txikirekin batera umeak ere parte hartzeko. Adin guztietako jendea zezena atzetik duela korrika bizian ibiltzen da disfrutatzen eta beste batzuk berriz, hauek ikusten disfrutatzen dute inguruko etxeetako balkoietatik eta barreren atzetik.