Lankide:Asier Rosa/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

ConnetBot-a, Android sistema eragilerako garatutako kode irekiko bezero bat da, Secure Shell protokoloa erabiltzen duena. Shell zerbitzu seguru bat exekutatzen ari diren urrutiko zerbitzarietan era seguru batean saioa hastea ahalbidetzen du. Erabiltzaileak komandoak sar ditzake bere gailua erabiliz, honekin batera, komandoak urruneko zerbitzarian exekuta ditzake, bere Android gailuaren ordez. SSH2-ek transmititzen duen komando eta informazioa, sarean zeharka egon liratekeen entzule potentzialak ezkutuan entzuteko gai ez izateko erabiltzen duen enkriptazio sistema erabiltzen du.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Saioa intranet edo sare lokalaren barne dauden edozein zerbitzarian hastea erabiltzaile eta pasahitz baten bidez ahalbidetzen du.
  • Segurtasuna handitzeko pribatu/publiko giltza bikoteak erabiltzeko gaitasuna du, erabiltzaile/pasahitza erabili ordez.
  • Ohiko anfitroiak menu batean gordetzea ahalbidetzen du, modu honetan, berriro konektatzea azkarragoa izateko.
  • Instalaturiko beste aplikazio batzuk ere bai ConnectBot-a, ssh agente bezala erabili dezakete, modu honetan, beste programa batzuk datuak eta komandoak zerbitzariari bidali ahal diote.

Urrutiko zerbitzariarekin konektatu ondoren, programak terminal bat aurkezten du, hemen sarrerak eta irteerak bidali eta jaso daitezke erabiltzailea zerbitzari baten terminal batean egongo balitz bezala.

Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ConnectBot-a Secure Shell motatako bezero ospetsu bat da, Google Play-en 1.000.000 deskarga baino gehiago eta 43.000 balioztatze baino gehiago dituena, aldi berean, 4.5/5-ko media bat izanda.

ConnectBot-ean oinarritutako produktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Google Play-en dagoen Georgia SoftWorks aplikazioa, ConnectBot-a erabiltzen du. Inplementazio masiboko ezaugarri komertzialak gehitzen ditu, sareko lizentziak, MS Windows zerbitzari bateko konfigurazioa, LAN-eko bertsio eguneraketak eta SHA-1 erabiltzen ez duten segurtasun algoritmo sendoak barne.
  • Google Play-en dagoen VX ConnectBot aplikazioa, SCP fitxategien transferentziak, pantaila-argazkiak, gako pribatuen esportazioa, sakatuta mantentzen diren menuak eta X11 berbidalketak egiten dituena.

ConnectBot-a Github-en[aldatu | aldatu iturburu kodea]

ConnectBot, github-eko errepositorio ofiziala du, errepositorioan bezeroaren eguneraketak igo egiten dira. Proiektua hasieran, pertsona bakar batez osatuta zegoen, zehazki Kenny Root, hala ere, gaur egun zortzi kolaboratzaile ofizial ditu, izan ere, proiektu hau, beste kode irekiko proiektu askoren antzean, komunitatearen parte-hartzea behar du proiektua hobetu ahal izateko, eta honexegatik hainbat pertsonek, kodea egiten lagundu dute kolaboratzaileak kontuan hartu gabe. Azkenik aipatzekoa da gaur egun proiektua garapen-fasean dago eta bere 4.2.1 fasean dago 7 urte garapenean egon ondoren