Google Play
| Jatorria | |
|---|---|
| Sorrera-urtea | 2008 |
| Argitaratze-data | 2012 |
| Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
| Argitaletxea | |
| Azken bertsioa | 50.9.23-29 |
| Ezaugarriak | |
| Sistema eragilea | Android |
| Egile-eskubideak | copyrightduna |
| Lizentzia | lizentzia jabedun |
| Kokapena | |
| Jabea | |
| Ekoizpena | |
| Garatzailea | |
| play.google.com | |

Google Play, Google Play Store edo Play Store bezala ere ezaguna (iraganean Android Market), banaketa digitaleko zerbitzua da, Google konpainiak kudeatua eta garatua. Android sistema eragilea, edo sistema horren deribatuak edo ChromeOS sistema erabiltzen duten gailu ziurtatuentzako aplikazioen denda ofiziala da. Erregistratutako edo baimendutako erabiltzaileei Android garapen softwarearen bitartez garatutako eta Google-ren bidez argitaratutako aplikazioak deskargatzeko aukera ematen die. Google Play komunikabide digitalen denda ere bada, eta liburuak, filmak, musika, telebista-saioak eta bideo-jokoak erosteko eta zenbait kasutan doan deskargatzeko aukera eskaintzen du.
2008ko urriaren 22an[2] sortu zen. 2012ko martxoaren 6an, Android Market-ek eta Google Play Music-ek bat egin zutenean, zerbitzuari Google Play izena jarri zioten.
2016an 82.000 milioi aplikazio deskargatu ziren Google Play Store-tik, eta 2017an 3,5 milioi aplikazio baino gehiago argitaratu zituen[3]. Segurtasun-arazo askoren sorburu izan da, software maltzurra onartu eta dendara igo baitute; ondoren, erabiltzaileek deskargatu dute, eta larritasun-maila desberdinetako arazoak eragin dizkie.
2012ko martxoaren 6an, Google-k banaketa digitalerako estrategian aldaketa bat ezarri zuen: Android Market, Google Play Music, Google Play Movies eta Google Play Books marka bakar baten pean bildu, eta Google Play izenarekin merkaturatu zituen.

Katalogoaren edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Android aplikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2009ko martxoaren 17an, Android Market-ek 2.300 aplikazio inguru zituen eskuragarri. Bi urte geroago, 2011ko maiatzaren 10ean, Google-k jakinarazi zuen plataformak jada 200.000 aplikazio baino gehiago zituela eta aplikazioak guztira 4.500 milioi aldiz[5] instalatu zirela.
| Urtea | Hilabetea | Eskuragarri dauden aplikazioak | Orain arteko deskargak |
|---|---|---|---|
| 2009 | Martxoa | 2.300[6] | |
| Abendua | 16.000[7] | ||
| 2010 | Martxoa | 30.000[8] | |
| Apirila | 38.000[9] | ||
| Uztaila | 70.000[10] | ||
| Iraila | 80.000[11] | ||
| Urria | 100.000[12] | Bilioi 1[13] | |
| 2011 | Apirla | 3 bilioi[14] | |
| Maiatza | 200.000[15] | 4.5 bilioi[15] | |
| Uztaila | 250.000[16] | 6 bilioi[16] | |
| Urria | 500.000[17][18] | ||
| Abendua | 10 bilioi[19] | ||
| 2012 | Apirila | 15 bilioi[20] | |
| Ekaina | 600.000[21] | 20 bilioi[21] | |
| Iraila | 675.000[22] | 25 bilioi[22] | |
| Urria | 700.000[23] | ||
| 2013 | Maiatza | 48 bilioi[24] | |
| Uztaila | 1.000.000[25] | 50 bilioi[25] | |
| 2016 | 55 bilioi[26] | ||
| 2017 | Otsaila | 2.700.000[27] | 67 bilioi[26] |
| 2018 | Martxoa | 3.600.000[27] | 75 bilioi[26] |
| 2025 | Azaroa | 1.600.000[28] |
2017aren amaieran, Google Play-k 3,5 milioi Android aplikazio baino gehiago zituen [29]. Hala ere, 2024tik aurrera Google-k hainbat aplikazio kendu zituen eta kopuru 1,68 milioira jaitsi zen 2024an [30]. 2017az geroztik, 150 herrialde baino gehiagotako garatzaileek aplikazioak banatu ahal izan dituzte Google Play bidez, nahiz eta herrialde guztiek ez duten ordainketak kudeatzeko aukerarik. Garatzaileek aplikazioaren prezioaren %85 jasotzen dute, eta gainerako %15a banaketa- eta funtzionamendu-gastuetara bideratzen da. Plataformak deskontuak ezartzeko aukera ematen du. Gainera, garatzaileek aplikazioen alfa edo beta bertsioak argitaratu ditzakete, erabiltzaile-talde mugatuentzat. Era berean, erabiltzaileek aplikazioak eta bestelako edukiak aurrez erreserbatzeko aukera dute, eskuragarri egotean jasotzeko. Ordainketari dagokionez, operadore batzuek fakturazio zuzena eskaintzen dute, eta erosketak 48 orduko epean itzul daitezke.

Google Play Jokoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google Play Games Android-erako online joko-zerbitzua da, denbora errealean jokalari anitz aritu daitezke, partidak hodeian gordetzeko aukera ematen du, sailkapen taula sozialak eta publikoak ditu, eta jokalarien lorpenak jasotzeko aukera ematen du. 2013ko uztailaren 24an jarri zen martxan eta Android TV-n ere eskuragarri dago.[31]

Google Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google Books[32] PDF eta EPUB formatuetan liburu elektronikoak[33] irakurtzeko aplikazioa da. 2011tik dago erabilgarri eta 44 herrialdetan dago eskuragarri. Android Auto-rekin[34] bateragarria da. Google Play-k bost milioi liburu elektroniko baino gehiago eskaintzen ditu salmentarako. Erabiltzaileek beraien liburu elektronikoak ere, gehienez 1000, igo ditzakete, PDF edo EPUB formatuetan. 2017tik aurrera Google Play Books 75 herrialdetan dago eskuragarri.
Filmak eta telesailak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google Play Movies & TV eskari peko bideo-zerbitzua da. Filmak eta telesailak erosteko edo alokatzeko aukera eskaintzen du, eskuragarritasunaren arabera.

2017ko urtarriletik aurrera, filmak 110 herrialde baino gehiagotan daude eskuragarri, eta telesailak, berriz, Australian, Austrian, Kanadan, Frantzian, Alemanian, Japonian, Suitzan, Estatu Batuetan eta Erresuma Batuan soilik[35].
Google-k 2022ko martxoaren 22an iragarri zuen Google Play-k Play Movies & TV ezabatuko zuela bere dendatik eta 2022ko maiatzetik aurrera Google TVra joango zela [36].

Google Play Pass
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2019ko irailaren 23an, Google-k Google Play Pass jokoen eta aplikazioen harpidetza zerbitzua abiarazi zuen AEBetan[37][38]. 2019ko irailetik aurrera, harpidedunek ez zuten iragarkirik ezta erosketarik ere izango aplikazioan. Programa aplikazioen garatzaileei baino ez zaie eskaintzen gonbidapen bidez, horiek gero zerbitzua beren aplikazioetan integratu dezakete.

Google Berriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google News Google Currents eta Play Magazines-etik eratorria da; hainbat herrialdetako egunkari eta aldizkarietan harpidetzeko aukera ematen du.[39]
Google Play Musika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google Play Music 2011n kaleratutako musika biltegiratze eta streaming zerbitzua da, 50.000 abesti gordetzeko aukera ematen duena. 2020ko abuztuan, Google-k iragarri zuen zerbitzua irailean desagertzen hasiko zela eta 2020ko abenduan YouTube Music-ek eta Google Podcasts-ek ordezkatuko zuten[40]. 2024an Google Podcats itxiko zutela iragarri zuten. eta erabiltzaileak YouTube Music-era bideratu zituzten[41].
Gailuak eguneratzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google-k Project Mainline barneratu zuen Android 10-en. Horri esker, sistema osorik eguneratu beharrean, sistema eragilearen osagai nagusiak Google Play Store-ren bidez eguneratzea ahalbidetu zuen [42][43]. Android 10-ek sistema eragilearen osagai nagusiak eguneratzeko aukera ematen du, honako hauek barne:
- Segurtasuna: Bitartekoen codec-ak, bitartekoen markoen osagaiak, DNS bereizlea, Conscrypt.
- Pribatutasuna: dokumentuen interfazea, baimenen kotrolatzailea, ExtSevices.
- Trinkotasuna: ordu-eremuaren datuak, ANGLE (garatzaileentzako aukera), moduluen metadatuak, sareko osagaiak, atari gatibuko saioaren hasiera, sare-baimenen konfigurazioa. [44]
Irakasleek onartutako aplikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020an, Google-k “Teacher Approved” irakasleek onartutako aplikazioak izeneko atal berria merkaturatu zuen Google Play Store-rako. Irakasleek onartutako aplikazio gisa markatutako aplikazioek irakaskuntzarako onartutako estandard hobeak betetzen dituzte.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google-k 2008ko abuztuaren 28an[2][45] Android Market sortu zuen eta 2008ko urriaren 22an erabiltzaileen eskura jarri zuen. Ordainpeko aplikazioen laguntza 2009ko otsailaren 13an gehitu zen, hasiera batean Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko garatzaileentzat; ondoren, 2010eko irailaren 30ean, laguntza beste 29 herrialdetara zabaldu zen. Aplikazio barruko fakturazio sistema, berriz, 2011ko martxoan ezarri zen.

2012ko martxoaren 6an, Google Play izen berriarekin eta beste itxura batekin eguneratu zen. Garai hartan, Google Play-k 450.000 aplikazio[46] baino gehiago zituen. Urte bereko martxoan aplikazioen gehieneko tamaina handitu zen, horrek garatzaileei guztira 4 Gigabyte[47] arteko edukia erabiltzeko aukera eman zien.
2014ko maiatzetik aurrera, PayPal[48][49] aplikazioaren bidez ordaintzeko aukera gehitu zen. Urte berean, Android TV[50] bertsioa ere aurkeztu zen eta aplikazioak telebista adimendunetan erabiltzea ahalbidetu zuen.
2015ean, Google egunean 6 mila milioi aplikazio baino gehiago eskaneatzen hasi zen, software kaltegarriak[51] detektatzeko helburuarekin.
2016ko martxoan, Google Play Games aplikazioan jokoen aldez aurreko demoak[52] eskuragarri jarri ziren; horri esker, erabiltzaileek aplikazioa instalatu gabe 10 minutuz jolasteko aukera izan zuten.
2017ko uztailean, Google Play Protect[53][54] antibirusa aurkeztu zen.
2020an, berriz, Google-k “Teacher Approved” izeneko atal berria aurkeztu zuen Google Play-n, haurrentzako aplikazioei zuzenduta dagoena. “Teacher Approved”[55] bezala izendatutako aplikazioek hezkuntza-helburuetarako onartutako estandar altuagoak betetzen dituzte, irakasle espezialistek egiaztatuak.
Aplikazioen sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Google Play-k adinaren araberako sailkapen-sistema erabiltzen du. Hala ere, 2015eko ekainaren 8tik aurrera, aplikazioak eskualde eta herrialde desberdinetako adin-sailkapen sistemaren arabera sailkatzen dira, betiere ESRB edo PEGI arauek bestelakorik ezartzen ez badute.
- Adin mugarik gabeko edukia (4+ App Store-ren baliokidea)
- 6 edo 7 urtetik gorakoentzat gomendatua (9+ App Store-ren baliokidea)
- 12 urtetik gorakoentzat gomendatua (12+ App Store-ren baliokidea)
- 17 urtetik gorakoentzat gomendatua (17+ App Store-ren baliokidea)
Horiez gain, sailkatu gabeko kategoria ere badago. Sailkapen horren barruan sartzen dira adin-sailkapenetik salbuetsita dauden aplikazioak, eta 2015ean ezarri zen aukera hori.
Interfazea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google Play-k sarbide erraza eta azkarra du bere aplikazioetara. Mundu osoko garatzaileek sortutako aplikazioak ditu, eta Android-en erabiltzaileak diren pertsonek puntuatzeko aukera dute.
Menuak hurrengo aukera hauek ditu:
- Jokoak: Joko guztiak aztertzen eta bilatzen ditu, jokoaren kategorien arabera.
- Aplikazioak: Aplikazio guztiak aztertzen ditu edo kategorien araberako aplikazioak bilatzen ditu.
- Bilaketa: Google Play-n aplikazioak bilatzen ditu.
- Liburuak: Salgai dauden liburuak kategoriaka agertzen dira.
- Nire aplikazioak eta jokoak: Gailuan instalatuta dauden aplikazioak bistaratzen ditu.
Menu nagusiko jokoen eta aplikazioen kategoriek azpimenuak dituzte bilaketa errazagoa izan dadin. Erabiltzaileek aplikazioak puntuatzeko 1 eta 5 izar bitarteko eskala dute eta baita aplikazioari buruzko iruzkinak egiteko aukera ere. Aplikazioak argitaratzen dituzten garatzaileek pantaila-argazkiak eta pantaila-bideoak gehi ditzakete.
Garatzaileak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google Play-ren berrikuntza nagusia garatzaileei zuzenduta dago; haien edukia zerbitzu ireki batean jartzeko aukera dute, Google-ren zerbitzu batean, YouTube-ren antzeko iritzi-sistemarekin.
Garatzaileek beren edukiak eskuragarri jartzeko plataforma izango dute. Edukia merkatuan hiru urratsetan argitaratu daiteke: merkatari bezala erregistratu, edukia igo eta deskribatu, eta azkenik argitaratu. Garatzaile bezala pertsona batek erregistratzeko eta aplikazioak igo ahal izateko, erregistro-kuota[58] bat (25 $) [59]ordaindu behar du. Hasiera batean ordainketa Google Checkout sistemaren bidez egiten zen, baina zerbitzu hori 2013an [60]desagertu zen. Gaur egun, ordainketa Google Pay edo Google Wallet bezalako zerbitzuen bidez kudeatzen da, horiei, erabiltzaileek beren Google kontuan ordainketa-metodoak modu seguruan gordetzeko aukera ematen du.
Ordainpeko aplikazioen garatzaileek aplikazioaren salmenta-prezio osoaren %70a jasotzen dute eta gainerako %30a enpresarentzat da. Google Play-ren bidez lortuzten den etekina garatzaileei ordaintzen zaie Google Checkout sistemako kontuen bitartez. 2022an, Google-k iragarri zuen komisioa %15era jaitsiko dela[61].
Garatzaileentzako erabilgarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hasieran, Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko garatzaileek bakarrik zuten aukera ordainpeko aplikazioak argitaratzeko. Gaur egun, Google-k aukera hori Austria, Frantzia, Alemania, Italia, Espainia eta Herbehereetara zabaldu zu. Aldiz, doako aplikazioak bana ditzaketen garatzaileen herrialdeen zerrenda honako hau da: Australia, Austria, Txekiar Errepublika, Dominikar Errepublika, Frantzia, Alemania, Italia, Herbehereak, Polonia, Singapur, Espainia, Erresuma Batua, Estatu Batuak eta Venezuela.
Segurtasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Google-k adierazitakoaren arabera 2015ean egunero 6.000 milioi aplikazio eskaneatu ziren, potentzialki kaltegarriak izan zitezkeen elementuak (Potentially Harmful Apps) identifikatzeko. Azterketa horren emaitzetan oinarrituta, aplikazioen %0,15 kategoria horretan sailkatu eta aplikazio-dendatik kendu zituen.
Segurtasuna indartzeko asmoz Google-k neurri osagarriak ezarri ditu besteak beste, diskoen enkriptazioa eta aplikazioen banaketa-sisteman akatsak aurkitzen dituztenei zuzendutako sari-programa.[62] Halaber, Google Play aplikazioaren eguneraketa berriek ager daitezkeen bug eta akatsak zuzentzen ditu; horri esker, plataformaren segurtasuna modu etengabean hobetzen da.[63]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Client Challenge» logos.fandom.com (kontsulta data: 2025-12-09).
- 1 2 «Android Market: a user-driven content distribution system» android-developers.googleblog.com (kontsulta data: 2025-11-14).
- ↑ (Ingelesez) «Google Play Store: number of apps 2024» Statista (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) mgarcia. (2012-10-04). «La historia del logo de Android» Brandemia (kontsulta data: 2025-12-09).
- ↑ (Ingelesez) Google. «Android: momentum, mobile and more at Google I/O» Official Google Blog (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) «Android Market Needs More Filters, T-Mobile Says» PCWorld (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Wauters, Robin. (2009-12-16). «Google: Actually, We Count Only 16,000 Apps In Android Market» TechCrunch (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) updated, Casey Chan last. (2010-03-18). «Android Market has 30,000 apps, sort of» Android Central (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) «Android Market now has 38,000 'apps'» Android Central 2010-04-15 (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) «Android Market now officially has more than 70,000 applications» Android Central (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) updated, Jerry Hildenbrand last. (2010-09-09). «Android Market has more than 80,000 apps, Android's Rubin says» Android Central (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) updated, Kyle Gibb last. (2010-10-26). «Android Market passes 100,000 'apps'» Android Central (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Coldewey, Devin. (2010-07-15). «Android Market hits 100,000 apps and a billion downloads (Update: not so much)» TechCrunch (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Rao, Leena. (2011-04-14). «Google: 3 Billion Android Apps Installed; Downloads Up 50 Percent From Last Quarter» TechCrunch (kontsulta data: 2025-11-26).
- 1 2 (Ingelesez) Google. «Android: momentum, mobile and more at Google I/O» Official Google Blog (kontsulta data: 2025-11-26).
- 1 2 (Ingelesez) «Android Market now has more than a quarter-million applications» Android Central (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Brian, Matt. (2011-10-21). «Google's Android Market surpasses 500,000 successful submissions» TNW | Google (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) «Report: Android Market Reaches 500,000 Apps» PCMAG (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Isaac, Mike. «Android Market Hits 10 Billion Downloads, Kicks Off App Sale» Wired ISSN 1059-1028. (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Google Play. 2025-11-23 (kontsulta data: 2025-11-26).
- 1 2 (Ingelesez) «Google Play hits 600,000 apps, 20 billion total installs» Engadget 2012-06-27 (kontsulta data: 2025-11-26).
- 1 2 (Ingelesez) «Google Play hits 25 billion app downloads, holds celebratory yard sale with $0.25 games» Engadget 2012-09-26 (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Womack, Brian. «Google Says 700,000 Applications Available for Android» Businessweek.com (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) «Google: 900 million Android activations, 48 billion app installs» Android Authority (kontsulta data: 2025-11-26).
- 1 2 (Ingelesez) Warren, Christina. (2013-07-24). «Google Play Hits 1 Million Apps» Mashable (kontsulta data: 2025-11-26).
- 1 2 3 (Ingelesez) «Google Play annual app downloads 2022» Statista (kontsulta data: 2025-11-26).
- 1 2 (Ingelesez) «Google Play Store: number of apps 2024» Statista (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) «Number of Android applications on Google Play (Nov 2025)» AppBrain (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) [https:/www.appbrain.com/stats/number-of-android-apps «Number of available Android applications - AppBrain»] www.appbrain.com (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ (Ingelesez) Perez, Sarah. (2025-04-29). «Google Play sees 47% decline in apps since start of last year» TechCrunch (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ (Ingelesez) «Android Apps on Google Play» play.google.com (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Google Books. 2025-09-25 (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) «Google adds e-books to Android Market» CNET (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Android Auto. 2025-11-09 (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) «Country availability for Google Play apps & digital content - Google Play Help» support.google.com (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ (Ingelesez) «Play Movies & TV is moving to Google TV - Google Play Community» support.google.com (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ (Ingelesez) Bohn, Dieter. (2019-09-23). «Google Play Pass bundles 350 Android games and apps for $4.99 per month» The Verge (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ (Ingelesez) «Google Play Points: a rewards program for all the ways you Play» Google 2019-11-04 (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ (Ingelesez) «Understanding How News Works on Google - Google Search» How Search Works (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sanz, José Luis. (2020-10-22). «El día ha llegado: Google Play Music ha muerto y no podrás utilizarla más» Cinco Días (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Marín, Eduardo. (2024-04-23). «Ya sabemos cuándo muere Google Podcasts en España y el resto del mundo. Así puedes migrar tus podcasts a otra aplicación» Xataka Android (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ (Ingelesez) «Fresher OS with Projects Treble and Mainline» Android Developers Blog (kontsulta data: 2025-11-14).
- ↑ (Ingelesez) Kastrenakes, Jacob. (2019-05-07). «Project Mainline is Google’s new attempt to send security updates directly to your phone» The Verge (kontsulta data: 2025-11-14).
- ↑ (Ingelesez) «Fresher OS with Projects Treble and Mainline» Android Developers Blog (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ (Ingelesez) «Android Apps on Google Play» play.google.com (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ (Ingelesez) Google. «Introducing Google Play: All your entertainment, anywhere you go» Official Google Blog (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) «Google Ups Android App Size Limit to 4GB» PCMag UK 2012-03-06 (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) «Helping You Go Global with More Seamless Google Play Payments» Android Developers Blog (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hernández, David. (2025-04-27). «Google Play Store reemplaza el botón de compra con un gesto de deslizamiento para evitar compras accidentales» Computer Hoy (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) puraenvidia. (2025-07-22). «Android TV: qué es, para qué sirve y cómo instalarlo» Olin (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Martindale, Jon. (2016-04-19). «Malware watchdog: Here’s what Google does to keep Android devices uninfected» Digital Trends (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Webster, Andrew. (2016-03-14). «Google Play will soon let you try out games directly from search» The Verge (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) «Google's security suite 'Play Protect' rolling out to Android phones (Update: Play Store too)» Android Authority 2017-08-09 (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ Press, Europa. (2025-01-30). «Google Play evita la publicación de 2,36 millones de apps que violaban las políticas de la plataforma» www.europapress.es (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Brandon, James. (2020-04-15). Google Play adds a new Teacher Approved section. (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cosmos. (2022-09-29). «Google Play mejora su interfaz en tablets: estas son las novedades que nos acercan a su gran rediseño» Xataka Android (kontsulta data: 2025-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cosmos. (2012-01-18). «Wikipedia 1.0, la aplicación oficial llega al Android Market» Xataka Android (kontsulta data: 2025-12-09).
- ↑ «Comienza a usar Play Console - Ayuda de Play Console» support.google.com (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Morton, Mike. (2025-01-23). «Cómo comprar una cuenta de desarrollador de Google Play en 2025» RentAccounts (kontsulta data: 2025-12-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Agencias. (2013-05-21). «Google anuncia el fin del servicio de Google Checkout» La Tercera (kontsulta data: 2025-12-26).
- ↑ Press, Europa. (2021-10-21). «Google Play reducirá al 15% la comisión de todos los desarrolladores desde 2022» www.europapress.es (kontsulta data: 2025-11-26).
- ↑ (Ingelesez) Martindale, Jon. (2016-04-19). «Malware watchdog: Here’s what Google does to keep Android devices uninfected» Digital Trends (kontsulta data: 2025-11-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Google mejoró la seguridad del Play Store en la versión 7.0.16 - Descargar VIP» Descargar Vip 2016-11-11 (kontsulta data: 2025-11-14).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Webgune ofiziala (Ingelesez)