Lankide:Carlagarcia2001/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nerbiotako anorexia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zer da?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anorexia urduria elikadura-nahaste bat da non, gaixoek janariari uko egiten diote eta gorputzaren autopertzepzioaren distortsioagatik gizentzearen beldur obsesiboa izaten dute. Pertsona hauek, beraien gorputzen irudia eta errealitatea desitxuratzen dute.

Normalean nerabezaroan agertzen da, baina geroago ere agertu daiteke , 20-40 urterekin. Emakumeek gizonek baino gehiagotan pairatzen dute. Egoerak berezko elikagaien ezak eragiten du eta, horren ondorioz, gorputzaren ahultezia. Kasurik larrietan, desnutrizioa, ahitzea eta amenorrea garatzen dira. Haren jatorriak aitzinakoak dira eta Erdi Aroan kasuren bat dokumentatu zen. Garapenean desoreka psikologikoek eta neuroendokrino arazoek eragiten dute. Tratamenduak ikerketan dabiltza, eta gaur egungo tratamendu farmakologikoek onura eskasak dakartzate. Nabarmendu behar da anorexia urduria gaixotasuna dela, eta anorexia, berriz, jangurarik ezaren sintoma. Sintoma hainbat egoeratan agertu ahal da, esaterako, sukarrarekin, gaixotasun orokorretan eta gaixotasun digestiboetan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroan Anorexia Deunari buruz hitz egiten zen, aro horretan eta erlijio arrazoiengatik gorputza oinazetzen zuten helburu espiritualak lortzeko. Kristorekin ezkontzeko, deunek, Sienako Catalina Deunak edo Angela de Folignok, esate baterako, janariari uko egiten zioten.

1550 urtean, Simon Porta genovar medikuak anorexia urduriaren ezaugarri klinikoak ikasi eta adierazi zituen. Richard Morton mediku britainiarrak bi gaixori buruzko txosten bat argitaratu zuen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jateko ohiturekiko, anorexia urduria daukaten pertsonek ahorakina gutxiagotzen dute eta argaltzeko laguntzen duten jakiak aukeratzen dituzte.
  • Nahastea pairatzen duten pertsonen jokaera oso aldakorra da, pertsonaren arabera eta gaixotasunaren fasearen arabera. Hasieran, gezurrak esaten dute familiari, janaria saihesteko. Ariketa fisiko gehiago egiten dute ere eta kasu batzuetan diuretikoak edo laxanteak hartzen dute.
  • Anorexia urduria daukatenek munta gehiegi eman diote gorputzaren itxurari. Haien gorputzaren autopertzepzioa distortsionatuta dago eta beraien gorputza lodiago ikusten dute; horregatik, beti saiatzen dira argaltzen. Horrez gain, beste sintoma batzuk paira daitezke: depresioa, antsietatea, pentsamendu irrazionalak edo beren burua zauritzeko ohiturak.
  • Gaixotasunaren eraginez autoestimu txikia izaten da, itxuraz perfekzionistak diren arren.
  • Prebentzioa: hartu ahal diren neurri batzuk, besteak beste, dieta onuragarri bat izatea edo komunikazio on bat izatea, bai lagunekin bai familiarekin.

Epidemiologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Herrialde garatuetako prebalentzia emakumeak gizonak baino gehiago sufritzen dute (%95 emakumeak dira) emakumeen artean % 0,3 - % 1 eta bakarrik % 0,1 gizonen artean.
  • Nahiz eta adin guztietan agertzen den, nerabetan ugariagoa da (14-19 urteen artean). Talde horretan gaixo guztien % 40 daude.
  • Batik bat, goi-mailako klaseengan du eragina.
  • Publizitateak eta hedabideak gizartean zabalduriko eredu fisikoek eragin handia dute gaixotasunaren prebalentzian.

Kausa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kausa ez-ezezaguna da, baina eragile garrantzitsu batzuk daude; gizartea adibidez. Gizartea pertson idealak sortu ditu, emakumeen kasuan, emakumea argala eta ederra izan behar dela. Horregatik, emakume askok hau lortu nahi dute eta muturrera eramaterakoan gaixotasun hau agertzen da. Eragile handiena gizartea izan arren, bai faktore soziokulturalek eta bai faktore psikologikoek ere eragiten dute. Izan daitezkeen beste kausak, besteak beste, gaixoaren berezko gizentasuna, eskola porrotak, gertaera traumatikoak, istripuak… etab dira.

Garapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaixoak jaten uzten duenean, bere masa korporala murrizten joaten da pixkanaka. Dieta zorrotz batzuk egiten hasten dira, soilik elikagai batzuk janez, kopuru zehatz batean. Honek osasunean eragin handia izaten du, energia gutxiago lortuz eta arazo fisiko ugari izanez. Gainera, infekzio gehiago hartzeko arriskua dago.

Sintomak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

40 eguneko baraualdi osteko eragina. 40 eguneko baraualdi osteko eragina.
40 eguneko baraualdi osteko eragina.

Patologia honek pisu asko galtzea adierazten du, gaixo berak eraginda. Horregatik, arazo endokrino nabari jasaten ditu denbora-tarte nahiko motzean. Sintoma gehienak agertzen dira, jaten uzten denean, makronutriente, bitamina eta mineral faltagatik.

Sintoma fisikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Pisu jaitsiera.
  • Nekea.
  • Ahultezia.
  • Zorabioak.
  • Azal lehorra.
  • Zurbiltasuna.
  • Azalaren koloreko aldaketak, kaltzio urritasuna (osteoporosia sortu dezake) eta beste zenbait substantzien urritasuna( k, Mg...).
  • Ile hauskorra edo honen erorketa.
  • Zorabioa eta buruko mina.
  • Deshidratazioa.
  • Nesken kasuan Hilerokoaren irregulartasun edo galera.
  • Hipotermia (esku eta oin hotzak).
  • Insomnioa.
  • Hortzetako alterazioak.
  • Idorreria.
  • Bihotzekoa (kasu oso larrietan).

Sintoma psikologikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baskulan pisua kontrolatzen dute maiz.
  • Urduri egoten dira jatorduetan.
  • Bakardadean jatea bilatzen dute.
  • Janariari buruz ingurukoekin gezurretan aritzen dira.
  • Gehiegizko interesa erakusten dute janari eta dietei buruzko iragarkietaz.
  • Janaria dagoen ekitaldi publikoei uko egiten diete.
  • Tristura, gogoeza, depresioa, agresibitate eta suminkortasun handiko momentuak izaten dituzte.
  • Ordenari buruzko gehiegizko kezka eta aktibitatea gehitzea.
  • Ariketa fisikoaren areagotzea.
  • Gehiegizko kezka bere itsura fisikoari buruz.
  • Inguru sozialarekiko etengabeko isolamendua; familia, lagun eta kideekiko.
  • Ikasketekiko gehiegizko arreta.

Tratamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamendu baten bila dabiltzate, tratamendu farmakologikoek onura eskasak dakartzatelako.

Tratamenduaren helburuak desnutrizioa eta pazientearen gorabehera psikologikoak zuzentzea dira. Lehenengo, pisua hartzea lortzen saiatzen da eta elikagarien ohitura bereganatzea da nagusi. Bizitza arriskuan egon baitaikete. Baina gorputzaren pisuaren erabateko errekuperazioa ez da sendatzearen sinonimoa. Nerbiotako anorexia gaixotasun psikologikoa da eta horregatik, modu honetan tratatu behar da. Osasun zerbitzuen elkarlana eta kooperazioa behar da; bai psikikoa, bai endokrinoa eta bai pedagogikoa.

Desnutrizioa oso larria denean eta asaldurak daudenean osasun zentru batean sartu behar da, bestela nahaste psikologikoa okertu daiteke.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorputzak grasa minimo bat behar du eta hau ez izatean azalaren azpian dagoen grasa erretzen hasten da eta gaixotasun hau jasaten duten pertsonak gorputzaren %15aren masa korporala galtzen dute. Horrela, lehen aipatutako sintomak agertzen dira.

Gaixotasun honen ondorio larriena heriotza da. Kasu batzuetan suizidiorekin lotuta dago. Hilkortasun-tasa % 5 ingurukoa da 10 urteetako tartean.