Lankide:Eguzkia

Wikipedia, Entziklopedia askea

HAURRA. PERTSONALITATEAREN GARAPENA



Pertsonalitatearen definizioa

Pertsonalitatea pertsona hitzatik dator zein latineko maskararen homonimoa da. Gizabanakoaren antolakuntza dinamiko bezala definitzen da, bere portaera eta pentsamendua mugatzen duten sistema psikofisikoak. Antolakuntza hau egonkorra eta iraunkorra da pertsonaren izaera, adimen eta ezaugarri fisikoen aldetik eta honek pertsonaren bere ingurugirora moldatzen du.

Pertsonalitatea bizitzan zehar garatzen eta aldatzen da, herentzia genetiko eta gizabanakoaren ingurugiroaren elkarrenkintzen emaitza baita. Pertsonek jokatzen duten era da, eta hau indibiduala eta soziala da. Batetik, indibiduala pertsona bakoitza munduan bakarra delako; bestetik, soziala egiten ditugun ekintzei buruz kontzienteak garelako.

Pertsonalitateak bi osagai ditu: oinarri genetikoa eta izaera. Bigarren hau erabakigarri sozialen baitan egoteaz gain banakoaren inguruan ere dago. Izaeraren bitartezgure bertuteak eta gaitasunak garatzen ditugu.


Pertsonalitatearen psikologia

Psikologoek XX. mendearen aurretik egindako teoriak erabali zituzten. Ezagutza hauetatik pertsonalitatearen faktore eredu berriak ez ezik pertsona bakoitzak bereizten zituen ezaugarriak zeintzuk ziren jakiteko frogak ere sortu zituzten.

Pertsonalitatearen ikasketa hiru eredutan banatzen da. Lehenengoa, klinikoa da zein banakoaren ikaskuntzari lehentasuna ematen dion. Bigarrena, elkarrekintzakoa da, inkesten bidez banakoen arteko ezberdintasunak bilatzen eta miatzen dituena. Hirugarrena, experimentala da, zein aldagarrien manipulazioen bidez kausa-efektuen erlazioak bilatzen dituen.

Haur psikologia

Haurren portaeren ikaskuntza da, ezaugarri fisiko, kognitibo, motore, linguistiko, pertzeptibo, sozial eta emozionalak barne hartzen dituena.

Haurren psikologoak umeen arteko berdintzak eta ezberdintasunak azaltzen saiatzen dira, baita haien portaera eta garapena ere. Gainera, ikaskuntza arazoak, arazo sozialak eta emozionalak tratatzeko metodoak garatzen dituzte.

Psikologo hauek bi galdera kritiko dituzte: alde batetik, ingurugiroaren aldagaiak ( gurasoen portaera,…) eta ezaugarri biologikoen arteko elkarrekintzak eta hauek duten eragina portaeran; beste aldetik, portaeraren aldaketa ezberdinak nola erlazionatzen diren ulertzea.


Teoria ezberdinak

Konduktismoa

Hauentzako psikologia goi-mailako zientzia praktikoa izan behar da, introspekziorik gabe, eta portaeraren kontrola eta iragarpena helburu moduan duela.

Gizakia, egokitzeko dituen ahalmenak aztertuz ikertzen dute. Hau egiteko Charles Darwin ikertzaileak egin zuen “Naturaren Hauteketaren Teoria” oinarritzat hartuz, gehien bat bertan aipatzen diren kontzeptuak.

Gure esperientziak erabiliz jokatzen dugu; ikasi dugun moduan. Jokabideak ezartzera ikasten dugu pertsonan irabazi edo errefortsu bat eman denean.

Pertsonalitatea ingurugiroaren estimulua eratzen du eta ez aukera askeak. Norbaitek zerbait ondo egiterakoan laudorioak merezi ditu eta kontrako egoeretan, berriz, errua. Skinner psikologoarentzat bai laudorioa bai errua irrazionalak dira, jokabide guztiak errefortsu gertakizunen bidez mugatuta daudelako eta ez gizabanako bakoitzaren aukera askeen bidez.

Gizabanakoa bere ingurugiroaz baldintzatuta dago, on eta gaizki egiteak sarituak daude eta ez dago duintasunaren askatasunik. Gizakien jokaera fenomeno naturala da, eta fenomeno natural guztiak bezala, jokaera hau ere naturaren arauei eutsita dago. Jokatzen dugu arrazoi batzuengatik, inguruan zerbait gertatzen da eta horragatik sentitzen eta pentsatzen dugu modu batean edo beste batean. Hau dela eta, jokaera eta inguruaren arteko erlazioa elkarrekikoa da. Hots, jokaera inguruari eragiten dio eta alderantziz.

Humanismo

Teoria positiboa eta baikorra da, zein gizakiaren auto errealizazioa bilatzen duena, Maslow eta Rogers humanistek azalduta. Biek pentsatzen zuten gizakia borondatezkoa zela eta bazituela bera izateko behar zituen beharrak.

Guztiok Auto errealizaziorako joera dugu, berezko motibazioa izanik. Auto errealizazioa honako alderdiek osatzen dute: gaitasunen garapena, gure ahalmenen garapena, eta beharren asetzea.

Hiru alderdi hauetatik mugitu egiten gara estadioak izango balira bezala. Jaio berriak garenean, gure helburuak fisiologikoak dira. Berehala konturatzen gara seguru sentitu behar garela eta pixkanaka afektua eta atentzioa bilatzen dugu. Geroago, autoestimua bilatzen dugu. Estresa edo gure bizi iraupena egoera larrian aurkitzen dela eta buelta gaitezke aurreko estadio batera. Adibidez: gure enpresak porrot egin duenean, atentzioa bila dezakegu; edo gure familiak alde batera uzten gaituenean hortik aurrera amodioa behar dugu.

Pertsona bilakatzeko prozesua humanisten ustez honakoa da:

• Maskarak alde batera uztea. • Betebeharrak ez sentitu. • Barneko presioak alboratu. • Bakoitzak sentitzen eta pentsatzen duena baloratu. • Gure betekizunak onartu. • Aldaketetara egokitu. • Gure indibidualtasuna onartu. • Garen moduan onartu. • Besteak onartu. • Bakoitzarengan konfidantza izan.

Psikoanalisia

Freud ikusi zuen kontzientzia gizakiaren buruaren zati bat dela. Eta planteatu zuen honako banaketa hau: Kontzientea (pentsamenduak eta pertzepzioak ulertzea eta nabaritzea); prekontzientea (pentsamendu, oroipen eta ikaskuntza ez kontzienteak osatzen dute eta hauetara iristeko atentzio berezia beharrezko da); inkontzientea (kontzientziari ihes egin dioten berezko desio erreprimituak).

Gainera, eraikuntza psikikoan hiru elementu bereiztu zituen, inkontzientean aurkitzen direnak: El Ello (alde biologikoa eta instintiboa, zein biziraupenera eramaten gaituen); El Superyo (moralitatearen eta murrizketaren aldea da, eta osatzen da Ideal del Yo, hau da, izan nahi duguna, eta el Yo Ideal, guri buruz dugun ideiaren bidez); El Yo (Ello-ak dituen inpultsoak asetzeko errealitatea da).

Freud psikoanalistak esan zuen pertsonalitatea haurtzaroaren etapa ezberdinetan garatzen doala, funtzio biologikoak oinarri moduan dituztenak. Fase hauetan ematen diren ekintzak erabakigarriak izan daitezke gizakiaren pertsonalitatearen garapenean. Hona hemen Freud-en estadio psikosexualak:

• Orala: amaren azalarekiko joera, batez ere, hau besarkatu, jan, koska egin, miaztu eta laztandu. Haurrak etapa honetan plazerra lortzen du jaten. Jaiotzen denetik 12-18 hilabete arte irauten du. • Anala: etapa honetan haurrak onartuko du gizartean esfintereak kontrolatzeko dauden beharrak. Etapa oraletik 3 urte bete arte irauten du. • Falikoa: emakumearen eta gizonezkoaren arteko ezberdintasun psikosexualean oinarritu. Etapa hau sexu berdineko gurasoarengana hurbiltzen zaitu. Etapa hau 3 urtetik 6 urterarte irauten du. • Latentzia: 6 urtetatik nerabezaroraino irauten du. Sujetoaren integrazio kulturala errazteko balio du. • Genitala: identitate sexuala baieztatzen da eta nerabezarotik aurrera ematen da.