Lankide:EnaraMarkaide/Proba orria 2

Wikipedia, Entziklopedia askea

Himenoforoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himenoforoa, adiera zabalean, basidiomikoto eta askomikoto onddoen fruitu gorputzaren parte den eta himenio deituriko ehun-geruza eusten duen egitura mamitsuari deritzo[1]. Himenioa eratzen duten zelulak basidio edo asko bilakatzen dira, eta hauek meisporak garatuko dituzte meiosi deituriko prozesuaren bidez. Meiospora hauei basidiospora edo askospora deritze. Espeziearen arabera, himenioa osatzen duten zelula guztiak basidio edo askoetan bilakatu daitezke. Bestalde, beste espezie batzuetan, zelula batzuk egitura antzuak garatu ditzakete, eta egitura hauei zistidio (basidiomikotoetan) edo parafisi (askomikotoetan) deritze.

Formaren arabera, orriduna, poroidea edo tubularra, hidnoidea, leuna edota dedaliformea izan daiteke. Ezaugarri hau taxonomia sailkapenerako erabilia izan da XX.mendera arte[2], baina forma garapenaren eboluzioarekin bat ez datorrenez, ezin dugu ahaidetasun erlazioak ezartzeko erabili.

Himenoforoaren kolorearen arabera, onddoak bi talde handitan sailkatu ohi dira ; alde batetik, kolore argia, eta bestetik, iluna dutenak. Himenoforoaren kolorea asko aldatzen da onddoaren adinaren arabera. Hori dela eta, erreferentziazko liburuetan beti agertzen da aldaketa honen deskripzioa. Identifikazio garaian zehaztasun handiagoz ibiltzearren, espora-hautsaren kolorea erabiltzen da[3], eta hau beti ez dator bat himenoforoaren kolorearekin.

Himenoforo motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Himenoforo leunak ez du azalera garaturik, eta beraz, eredurik sinpleena da. Himenoforo mota hau gehienbat askomikotoetan ikus daiteke, apotezioen gaineko aldean, zehazki. Basidiomikotoei dagokienez, Cantharellaceae familiako espezie batzuek aurkezten dute, Craterellus cornucopioides espezieak esaterako.

Orriduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Onddo agarikoideetan, pileaoren azpikaldean, aurkitzen den himenoforoaren oinarrizko forma da. Kasu honetan, orriak estiperaino edo labur geratu daitezke. Azkenengo kasuan, orriak askeak direla esaten da. Bestalde, orriak estiperaino heldu eta estipetik jaitsi daitezke. Ezaugarri honek basidiomaren konsistentziarekin erlazioa du. Amanita generoan, adibidez, laminak ez dira estipera heltzen, hau da, askeak dira eta ondorioz estipea eta pileoa errazki banatu daitezke. Marasmius generoan aldiz, tarteko gauza bat gertatzen da, non, lamina guztiak erdiko puntu batera heltzen diren, estiparen goiko aldean eraztun bat sortuz. Beste batzuetan, jangarriak eta toxikoak diren espezieak bereizteko balio dute. Entoloma lividum espeziea, esate baterako, perretxiko mortala da, bere laminak larrosak dira eta ez dira estipera heltzen. Clitocybe nebularis itxura eta usain aldetik antzekoa da, baina honek laminak dekurrenteak ditu, hau da, laminek estiperantz jotzen dute.

Hidnoidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orratzak dituen himenoforoa da, eta normalean pileoaren azpian kokatzen da. Hydnaceae eta Bankeraceae familiaetan agertzen den himenoforoa da.



Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «hymenophore» www.mushroomthejournal.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  2. (Ingelesez) Mazza, Giuseppe. (2004-07-03). «Fungi» Monaco Nature Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).
  3. Verfasser., Ndong, Hugues Eyi, 1973-. Champignons comestibles des forêts denses d'Afrique centrale : taxonomie et identification. PMC 952771716. (Noiz kontsultatua: 2019-01-27).