Lankide:Enekofeo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Hozte Dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hozte dorre lurrungailua
Hozte dorre hiperboloideak Erresuma Batuan

Hozte dorrea bero galera ekiditen duen eta uraren tenperatura jaisteko erabili ohi den mekanismo bat da. Bi motatakoak daude; batetik, bulba hezekoak, eta bestetik, bulba lehorrekoak. Bulba hezekoak uraren lurruntzean oinarritzen dira, gasek airearen bulba tenperaturatik gertu lan egiten dute. Bulba lehorrekoak, ordea, airean bakarrik oinarritzen dira; airearen bulba lehorreko tenperaturatik gertu, berogailu berezien laguntzaz.

Aplikazio ohikoenak eremu hauetan dagokite: petrolio findegietan, petrokimiko eta bestelako zentral kimikoetan, zentral termikoetan, zentral nuklearretan eta eraikinak hozteko HVAC sistemetan.

Tamainia ezberdinetako hozte dorreak daude. Handienak etxe orratzen antzerakoak dira, 200m altu eta 100m ko diametroa daukate. Txikienak, ordea, etxebizitzen tamainiakoak dira, 40m altu eta 100m ko diametroa daukate.

Zenbait zentral nuklearretan[1] hozte dorre hiperboloideak erabiltzen dituzte, nahiz eta zenbait ikatz zentraletan ere erabili ohi diren. Dorre hiperboloide hauek oso nabarmenak dirudi badute ere, gainontzeko hozte dorreak askoz txikiagoak dira, haien barrualde edo inguruetan hainbat unitate dituzte aireak daukan beroaren kanporaketa ekiditeko. Hozte dorreetatik kea irteten dela pentsatzen du hainbat jendeek, baina ur lurruna besterik ez da eta ez du inongo kutxadurarik eragiten.[2][3]


1902ko "Barnard-en haizagailurik gabeko auto-hozte-dorrea" grabatu bat, haizagailu batean baino zirriborro naturalean eta alde irekietan oinarritzen zen lurruntze hozte dorre handi bat; Hoztu beharreko ura goitik botatzen zen alanbre-sare bertikaleko mataza eredu erradialaren gainean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrun ingeniaritzari esker XIX. mendean hozte dorreak sortzen hasi ziren, kondentsadoreen garapena zela medio.[4] Hozte dorreek ur hotza erabili ohi dute lurruna kondentsatu ahal izateko. Urte askoetan, hozte dorrea ezinbestekoa izan da berokuntzaren edota ur hozketaren arloan; 1966ean James Garfieldek, Inglaterrako zientzialari batek Estatu Batuetara imigratu eta bere aurrerakuntzak zabaldu zituen; 1977an hil zen, baina bere aurrerapenek gaur egun arte oinarri izaten jarraitzen dute.

XX. mende aldera zenbait lurrun metodo erabiltzen hasiak ziren, eta metodo hauek areagotu ahala hozte dorreetan ura erabiltzen hasi ziren ere. Ur faltaren ondorioz hozte dorreetatik ura hartzen hasi ziren.

1918 urtean zenbait ingeniari holandarrek hozte dorre hiperboloideak patentatu zituzten lehengoz. Urte batzuen ostean, 1924an, eraiki ziren lehen dorre hyperboloideak Erresuma Batuan, Liverpooleko Lister Drive zentral nagusian ain zuzen ere.[5]

2021ean, zenbait ikertzailek lurrun berrekoizpen metodo bat aurkeztu zuten. Lurruna ioi kanal batekin sorrarazten da; ondoren, guztiz aurkakoa den karga batekin nahasten da. Erreazio kimiko honekin lorturiko uraren purutasunak EPA-ren edangarritasun estandarrak gainditzen ditu metodo berri honekin.[6]

Hainbat ikerketen arabera, hozte dorreen ur hotzaren kontsumoa jaitsi egingo da zentral termiko nagusienetan 2050 urte ingururako.


Eraikin mota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pakete mota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pakete erako hozte dorreak

Lantokietan aurrez muntaturiko pakete motako hozte dorreek, kamioietan transportatuak izan daitezke arazorik gabe, makina konpaktoak baitira. Baina dorre hauek daukaten eremu mugatuaren ondorioz, bero errefusa eskari txikiak dituzten instalazioetan erabili ohi dira, hala nola elikagaiak prozesatzeko lantegietan, ehungintza lantegietan, prozesatzeko planta kimiko batzuetan edo ospitaletan, hoteletan, merkataritza-guneetan, automobilgintza-fabriketan eta abar bezalako eraikinetan.

Bizitegi-eremuetan jarri ohi direnez, soinu tonua ezin daiteke oso altua izan.

Eremu altxatuko hozte dorrea

Eremu altxatuko mota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bero errefusa eskakizun handiagoak dituzten instalazioetan erabili ohi dira, haien artean, zentral elektrikoak, altzairua prozesatzeko plantak, petrolio findegiak. Eremu altxatutako dorreak askoz handiagoak izan ohi dira pakete motako hozte dorreekin konparaturik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) «Identifying Nuclear Reactors in Google Earth» SACE | Southern Alliance for Clean Energy 2012-12-31 (Noiz kontsultatua: 2022-12-18).
  2. (Ingelesez) «Myth of cooling towers is symptomatic of global warming information shortage» Royal Society of Chemistry (Noiz kontsultatua: 2022-12-18).
  3. (Ingelesez) Center, Duke Energy | Nuclear Information. «What you need to know about nuclear cooling towers» Duke Energy | Nuclear Information Center (Noiz kontsultatua: 2022-12-18).
  4. The International correspondence schools, Scranton. (1902). A textbook on steam engineering... Scranton : International textbook co. (Noiz kontsultatua: 2022-12-18).
  5. (Ingelesez) Magazines, Hearst. (1930-02). Popular Mechanics. Hearst Magazines (Noiz kontsultatua: 2022-12-18).
  6. (Ingelesez) «MIT steam collector captures pure water for reuse in power plants» New Atlas 2021-08-04 (Noiz kontsultatua: 2022-12-18).