Edukira joan

Andrak Erramutan talde feminista

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lankide:Etxebarru/Proba orria» orritik birbideratua)
Andrak Erramutan talde feminista
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaOndarroa
Historia eta erabilera
Irekiera2023
Kontaktua
HelbideaEtxelila. Artibai 4, Ondarroa Bizkaia

Andrak erramutan talde feminista Ondarroakoa da (Bizkaia).

Andrak Erramutan talde feminista 2023ko udazkenean sortu zen Ondarroan (Bizkaia),[1] 45 urtetik gorako emakumeek arraun egiten ikasi eta itsasoa hartzeko helburuarekin.[2]

Proiektua 2018an Orioko emakume talde batek egindako itsas erronkaren jarraipena da.[3] Izan ere, urte horretan Orioko Zergatik ez taldeak Orio-Bilbo-Orio itsas trabesia gauzatu zuen lau egunetan,[4] eta 3. etapa Ondarroan amaitu zen eta orduan izan zuten Ondarroako emakumeak itsas erronkaren berri. Hala, 2023an, Ondarroako taldea sortu zen, emakumeak itsasoari lotutako ekintzetan bisibilizatzeko eta kostaldeko iruditegia eraldatzeko eta euskal kostaldean su feministak pizteko.[5]

Horretarako, arrauna erabili dute, hain zuzen ere, trainerua, kostaldean herri nortasunaren ardatza delako.[6]

Andrak Erramutan (Ondarroa) Zergatik ez (Orio)

2024 uztailaren 6 eta 7an Ondarroa-Donostia-Ondarroa itsas erronka feminista burutu zuten Ondarroako Andrak Erramutan taldeak. Bidean geldialdiak egin zituzten eta harrera beroa jaso zuten hainbat lekutan:

Oriotarrek ongietorria egin zioten taldeari, itsasoz, eta plazara iritsi ziren batukadarekin. Bertan bazkalduta abiatu ziren ondarroarrak Donostiara.[7]

Zumaian Donostiatik Ondarroarako itzulerako arraunketa saioa, eta eguerdi partean Zumaian egin zuten geldialdia.Trikitilarien doinuak lagun zituztela heldu ziren plazatxora, eta txalaparta doinuekin eta aurresku batekin egin ziete harrera.[8]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «ANDRAK ERRAMUTAN TALDE FEMINISTA ELKARTEA» www.euskadi.eus 2023-12-23 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  2. Arantzamendi, Naia. (2024-01-23). «Andrak erramutan proiektua indartsu dago» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  3. (Gaztelaniaz) ETXEBERRIA, ANTXON. (2018-04-01). «Un grupo de mujeres remará en julio de Orio a Bilbao y viceversa» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  4. SLU, Herritar Berri. (2018-09-20). ««ZERGATIK EZ?» IDEIA AKUILU, ORIO-BILBO-ORIO LOTU DITUEN BIZI BIDAIA» GAUR8 (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  5. «Maialen Arizkorreta» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  6. Mallona, Olatz Enzunza. «Adina ez da aitzakia» bizkaia.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-06-12).
  7. «Oriok besarkatu du Andrak Erramutan taldea - Orio» Orioguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-07).
  8. «Andrak Erramutan taldeak geldialdia egin du Zumaian etxera bidean - Zumaia» Guka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]