Lankide:Garagarrido/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea


EGIA-OSTEKOA[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Definizioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egia-ostekoa post-truth edo post-factual politics ingelesez- errealitateari buruz egiten den gezurrezko interpretazioa da (“pos” aurrizkiak ez du esan nahi atzean utzitako zerbait, egia estalia baizik). Emozioak benetako gertakarien gainetik ipintzean ematen da kontzeptu hau; hots, gertakari bat beste gertakari batzuk baino garrantzitsuagoa denean, norberaren interesetan oinarrituz. Gaur egun, hainbat albiste daude zehaztasunez frogatu barik; hauek gizartean pixkanaka-pixkanaka murgilduz joaten dira, benetan “egiazko albiste” horren atzean zer ezkutatzen den jakin gabe. Laburbilduz, egia-ostekoak gorentasun ideologiko baten antzera jokatzen du. Honela, zenbait pertsona honetaz baliatzen dira beste banako batzuei beraien interesen araberakoa sinestarazteko (ebidentziarik dagoen edo ez kontuan hartu gabe).

Nola eman daiteke egia-ostekoa?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Banakoak boterea duten sektoreek (hedabideak, botere politikoak nahiz ekonomikoak…) “sortzen” dituzten egiez fidatzen direnean eman daiteke, egia horiek errealak direla pentsatzean. Modu honetan, biztanleria manipulazio edo gezur baten menpe gelditzen edo pozoitzen da.

Kazetarien bidez jasotzen ditgun berriak.


Kontzeptuan gehiago murgilduz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofian egia kontzeptua antzinatik erabilia izan da; hala nola, Platonek (Sokratesen bidez) ezagueraz egiten diren baieztapenen arriskuaz ohartarazi zuenean. Sokratesek uste zuen ezjakintasuna “konpongarria” zela, hau da, pertsona bat ezjakina bazen ere, irakatsi ahal zitzaiola. Azken finean, banako askok egia osotasunean ezagutzen dutela uste izateak,  faltsutasunaren jarrera (gezurrak esatea) areagotzea eragiten du.

Oxfordek ematen duen definizioa honako hau da: sentimenduek askotan gertaerek baino balio gehiago izaten dute. Oxford hiztegiaren arabera, egia-ostekoaren kontzeptua 1992an erabili zen lehenengo aldiz, Steve Tesich dramaturgo estatubatuar-sobietarraren saiakeran (The Nation).

Egia-ostekoa benetan zer den hobeto ulertu ahal izateko, beharrezkoa da bere baitan dauden edo egon diren faktoreak aztertzea.

Oro har, egia-ostekoa zientziaren negazionismotik dator. Negazionistek sinetsi nahi ez duten guztia zalantzan jartzeko ohitura izaten dute eta beraien interesetara hobeto egokitzen diren gertakariak, aldiz, guztiz onesten dituzte. Ezin da erreala den gertakari bat eraldatu, gure interesen sarean ondo egokitzen ez den arren. Zientzian adituak ez diren banakoek onuragarria ikusten dute, beraien interesean, zientziaren aurkikuntza guztiak zalantzan jartzea.

Zientziarekiko negazionismoa 50. hamarkadan hasi zen, tabakoaren industriarekin batera. Tobacco Industryko Research Commiteko zenbait zientzialarik taktika ezberdinak eratu zituzten tabakoaren gaitzei buruz helarazten zuten informazio guztia zalantzan jartzeko. Esan beharra dago, negazionismoa garatzeko eredu ezin hobea bilakatu zela. Azken finean, beraien helburu nagusia gizartea konbentzitzea zen, hau da, tabakoak kantzerrik sortzen ez zuela sinestaraztea. Beraien taktikek arrakasta izan zuten, batez ere, zientziak ez zuelako inoiz bilatu kantzerraren eta zigarroen arteko loturarik. Egoera hartaz baliatuz, beraien produktua merkatu mundialean saltzeko aukera izan zuten, inongo eragozpenik gabe. Tabakoaren enpresek, hala ere, bazekiten saltzen ari ziren produktu horren kontsumoaren ondorioak zeintzuk ziren. 1998an gezur guztiak kaleratuak izan zirenean, enpresa hauek salatuak izan ziren, banakoen bizitzekin jolasteagatik (1953. urtetik). Labur esanda, metodo ezberdinak erabili zituzten enpresa hauek: zenbait aditu kontratatzen zituzten hedabideei bi istorio mota zeudela iradokitzeko, harreman publikoen laguntzaz beraien jarrera bultzatzen zuten, gobernuari presioa egiten zioten edota jendartearen nahasketaz baliatzen ziren, ikerketa zientifikoen inguruko zalantzak areagotuz.

Eta nola iritsi ziren hain urruti? Taktika hauen arrakasta ikusita, jarraian zetorren kanpaina (berotze globalarena) zalantzan jartzen hasi ziren.

Berotze globalari dagokionez, bi ikuspuntu nagusitu ziren; alde batetik, berotze globalaren eragilea jendartea dela uste dutenak (zientzialari gehienek babesten dutena), eta bestetik, hori zalantzan jartzen dituztenak. 2013an, 4000 artikuluz eginiko ikerketa baten bidez, gizartearen %97aren iritziz berotze globalaren eragile nagusia gizakia zela baieztatu zuten; baina egun, iritzi publikoari zuzendutako inkestetan, estatubatuarren %27ak soilik  pentsatzen du gizakiaren ondorioz ematen dela.

Azken batean, errealak diren gertakariak banakoen interesekin bat ez badatoz, baztertu egiten dituzte, eta horrela, beraien interesen arabera eraikitako beste gertakari batzuk sortzen dituzte. Hau izango litzateke egia-ostekoaren gaur egungo errealitatea; honen ondorioz, gizarteak gai askoren inguruan nahastuta jarraitzen duelarik.

Trumpek, adibidez, gai andanen inguruko informazio erreala eduki arren, une oro borondatezko ezjakintasunaren jarrera hartzen du.

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egun, egia-ostekoaren inguruan erabiltzen diren taktikak egiarekiko negazionistek iraganean egindako kanpainetan oinarritzen dira; hauen helburua zientzialarien kontsentsua garaitzea zen, xedea lortu zutelarik. Azkenean, honen ondorioz, egia-ostekoa gure inguruan uneoro edozein artikulu edo albisteetan normaltasunez aurkitu eta ikusi dezakegu.

Egia-ostekoa gainditzeko eman diren proposamenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekimen anitz daude fenomeno honen aurka eta horietako bat, slow journalism delakoa da; kazetaritza geldoa, alegia. Ekimen hau aspaldikoa izan arren, gaur egun oso ospetsua bilakatu da. Rob Orchardy eta Marcus Webb kazetari ingelesak izan ziren ekimen honen arduradunak; lan eskerga egin dutelarik plataforma honen lanketa eta garapenean. Kazetari hauek, albiste bat argitaratzean, honen ondorioak zeintzuk diren jakin arte itxaroten dute, eta hauen berri izan ostean argitaratzen dute aldizkaria; batez ere, ematen den informazioaren fidagarritasuna egiaztatzeko. Kazetari hauen helburua eskuratzen den informazioa zalantzan ipinaraztea da, gizarteak honen inguruan hausnartaraztea; izan ere, informazio hori ziurtatu gabe egon daiteke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Artikulu honen edukiaren informazioa ondorengo irakurgaietatik eskuratu dira:
  • Mclntyre, L. “¿Qué es la posverdad?"  (Kontsulta 2019-03-08).
  • Mclntyre, L. “La negación de la ciencia como hoja de ruta para entender la posverdad” (Kontsulta: 2019-03-08).
  • Para todos La 2 (2017). Para todos La 2. [Online bideo fitxategia], eskuragarri hemen: http://www.rtve.es/alacarta/videos/para-todos-la-2/para-todos-2-11-02-17/3910850/ (Kontsulta: 2019-03-13).