Lankide:Garazietxarte/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Ahalmen aktiboak jarduteko ahalmenari egiten dio erreferentzia, pertsona orok autonomia lortzen duen heinean eskuratzen duen gaitasuna izanik. Ekintzak, egintzak, borondate adierazpen eta orokorrean pertsonak bizitzan zehar duen jarduera eta eragina baita. Ekintza horiek negozio edo transakzio juridikoak edo egintza juridikoak norberak bere kabuz egikaritzea, epaiketetan esku hartzea eta delitu baten erantzule izatea barne biltzen dituztelarik. Hortaz, ahalmen hau “aktiboa” izango da, ekintza dagoelako.

Jarduteko gaitasuna eskubideak egikaritzeko eta betebeharrak betetzeko gaitasuna da, eta, gaitasun hau pertsonak berak autonomo bilakatzean eskuratuko du, bere egintzei eraginkortasun juridikoa emanez, Espainiako Kode Zibileko 322.artikuluak arautzen duen bezala (“adin nagusikoak gaitasuna du bizitza zibileko egintza guztiak gauzatzeko”).  Behin eta berriro aipatzen dugun “autonomia” horrek adin nagusitasunari egiten dio erreferentzia, Espainiako Konstituzioko 12.artikuluari erreparatuz 18 urte betetzean eskuratzen duguna pertsona orok.

Zentzu batean ahalmen aktiboa mailakagarria da. Esan bezala, 18 urte izateak presuntzio bat suposatzen du pertsona bati jarduteko gaitasuna bermatzerako orduan, hau da, 18 urte izatearen seinale horretatik abiatuta, pertsona horren gaitasuna errealtzat hartzen da, horren ziurtasun osorik izan gabe. Hau dela eta, ordenamendu juridikoak adinaz gain, beste irizpide objektibo bat erabiltzen du pertsonen jarduteko gaitasuna neurtzeko, eta irizpide hori “Gaitasun Naturala” da. Hau da, adin nagusiko pertsona batek bere kabuz aritzea galarazten dion egoeraren bat pairatzen duenean gertatzen da hau (gaixotasun fisiko nahiz psikologikoren bat baldin badu adibidez).

Ahalmen murriztea gertatzen den kasu hauetan, printzipioz adin nagusitasunagatik jarduteko gaitasuna izan beharko luketen pertsona batzuei ekintza batzuk gauzatzeko edo ekintza oro gauzatzeko ahalmena mugatzen zaie bestelako desgaitasunen ondorio gisa. Azken honi Espainiako kode Zibileko 322.artikuluak egiten dio erreferentzia: (“Adin nagusikoak gaitasuna du bizitza zibileko egintza guztiak gauzatzeko kode honek kasu berezietarako ezartzen dituen salbuespenetan izan ezik”).

Epai judizial baten bidez, pertsona bat ezgai deklaratuz gero Espainiako Kode Zibileko 215.artikuluan arautzen den modura inguruabar bakoitzean egokienak diren zaintza-erakundeak funtzionamenduan jartzen dira pertsona ezgaituaren ordezko juridiko gisa.