Lankide:Gilentxo/History of aviation

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wright Military Flyer, orga batean, 1908an.
L'Intrépide errekonozimendu-baloi frantsesa (1796), dagoen gailu hegalaririk zaharrena, Heeresgeschichtliches museoan (Viena).
Leonardo da Vinciren ornitopteroaren diseinua.
Abiazioaren kronologia

Abiazioaren historia bi mila urte baino gehiago hedatzen da, hasi lehen abiazio moduetatik, hala nola kometak eta dorreetatiko jauzte-saioak, eta aerodino erako erreakzio-hegazkinen hegaldi supersoniko eta hipersonikoetaraino.

Kometa-haizatzea Txinan hasi zen, Kristo baino mende batzuk lehenago, eta mundutik hedatuz joan zen. Hori bide da giza hegadaren lehen adibidea. XV.mendean, Leonardo da Vincik diseinu arrazionaletan adierazi zuen hegaldatzeko ametsa, baina zientzia eskasa zegoen oinarrian.

XVIII. mendean, hidrogeno gasa deskubritzearen ondorioz, hidrogeno baloia asmatu zen; aldi bertsuan, Montgolfier anaiek aire beroko baloia birdeskubritu eta hegaldi eskifatuak egiteari ekin zioten. Garai berean, fisikariek zenbait teoria taxutu zituzten mekanikarekin lotuta, nagusiki fluidoen dinamika eta Newtonen mugimendu-legeak, eta horrek aerodinamika modernoaren sorrera ekarri zuen, bereziki Sir George Cayleyren eskutik. Baloiak, hegada librekoak zein estekatuak, XVIII. mendearen bukaeratik hasi ziren erabiltzen, helburu militarretarako, eta Frantziako gobernuak baloi-konpainiak eratu zituen Iraultza garaian.[1] [[Kategoria:Teknologiaren historia]] [[Kategoria:Zientziaren historia disziplinaren arabera]] [[Kategoria:Industrien historia]]

  1. Hallion (2003)