Lankide:Gorane perez1/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Paradigma Kritikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Paradigma kritiko edo soziokritikoa definitzeko, paradigma zer den argi izan behar dugu. Paradigma, komunitate bateko kideek momentu historiko batean elkarrekin daukaten fokatze komun da, horrela, zientifikoa dena eta ez dena definitzen du baita zertarako ikertu behar den baldintzatzen du. Beraz, paradigma kritikoa historiako momentu batean komunitate batek zehaztutako fokatzea izango da honen oinarria gauzak hobetu, eraldatu eta aldatzean izanik.

Hasteko, momentu historiko hori zehaztu behar dugu, paradigma soziokritikoaren hasiera  marxismoan zehazten da (XX. mendean). Beraz, norbanakoen sinesmen, balio eta ideologiak garrantzi handia dute.

Paradigma kritikoak ideia nagusi hau barneratzen du: teoria kritikoa zientzia sozial bat da, baina ez dena soilik enpirikoa ezta soilik interpretatiboa; haren ekarpenak komunitate ikasketa eta partaideen ikerketatik lortzen dira.[1] Helburu nagusia, aldaketa sozialak bultzatzea da, arazo zehatzei erantzunak bilatuz. Hau da, komunitate mailan dauden arazoei erantzuna bilatzen saiatzen dira baina beti kideen parte hartzea egonik. Eta hortaz, autoerreflexioa eskatuz.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru ezaugarri nagusi nabarmentzen dira:

  1. Errealitatea aldakorra eta aldaketarako prestatuta dagoenaren ikuskera bultzatzea.
  2. Ikerketarten objetu den komunitatearen parte hartzea aktiboa sortu eta sustatzea.
  3. Komunitatearen garapena lehentasun moduan izatea baina beti biztanleri edo poblazioa ikerketa fase guztien protagonista izanez.

Printzipioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lau printzipio nagusi nabarmentzen dira:

  1. Errealitatea praktika (praxis aldakorra) moduan ulertu eta ezagutzea.
  2. Teoria eta praktika lotzea ezagutza, ekintza eta baloreak txertatuz.
  3. Ezagutza gizakiaren emantzipazio eta askatasunera bideratzea.
  4. Partaide guztien parte hartze aktiboa eta integrazioa proposatzea; Ikerlariak autoerreflexio prozesuetan barneratuz eta erabakiak adostasunezko moduan hartu baita modu erantzunkidean onartuz. [2]

Metodologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hausnarketa eta eztabaida izango dira gehien erabiltzen duten metodoak, baina hori ere zehaztu behar da. Beti modu subjetiboa erabili behar da interes eta baloreak egongo direlako. Eta horrekin batera, norbanakoan pentsaera bat sortzea (autoerreflexioa), horrela, sujetua gero eta autonomoagoa izango da konfiantza eta uste sendoak lortuz, eta azkenik, bere inguruko aldaketa bere baitan dagoela sinetsiz.

Erreferentziak eta Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Arnal, J. (1992). Investigacion educativa. Fundamentos y metodologia. Labor, 98 or..
  2. Popkewitz, T. (1988). Paradigma e Ideologia en investigacion educativa. Las funciones sociales del intelectual. .