Lankide:Gotzon/Jeroni Estades i Llabrés

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gotzon/Jeroni Estades i Llabrés
Bizitza
Jarduerak

Jeroni Estades i Llabrés (Sóller, Mallorca, 1862ko abuztuaren 7aMadril, 1932) enpresaburu eta politikari bat izan zen, Espainiako Gorteetako diputatua Borboien berrezarkuntzan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antonio Maurarekin lotura estua eduki zuen, jarduera politikoari dagokionez. Gas, zementu eta eraikuntza enpresetan parte hartu zuen, eta Compañía de Navegación Sollerense (Sóllerseko Nabigazio Konpainia) garraio enpresa sortu zuen. Sóllerseko trenbidea eraikitzea proposatu zuen, 1904an; proiektua 1912an gauzatu zen, eta 1929an Sóllerreko tranbiaren elektrifikazioa arrakastaz bultzatu zuen. Palmako barrutiko diputatu hautatua izan zen, Alderdi Liberal-Kontserbadorearen izenean, 1914ko Espainiako hauteskunde orokorretan. Tokian tokiko jauntxoen sistemaren barruan, Mauraren konfiantzazko gizon gisa, Sóllerreko politika erabat bere mendean eduki zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]